Prospectiva blog

2004ko uztailaren 16a, ostirala

eu Metodoak Clases Deusto

Prospecti....va aldizkariaren 2. zenbakia sarean

Latinoamerika eta Karibeko prospektiba aldizkaria

Sarean dago Mexikon argitaratzen den Prospecti...va, Construyendo Futuros aldizkariaren 2. zenbakia.

Artikulo interesgarriak, Prospektibaren inguruko albisteak eta hausnarketak Latinoamerika eta Karibetik ikusita. Herrialde hauen etorkizunari buruzko hausnarketak dira nagusi zenbaki honetan, eta prospektibaren alderdi soziala eta gizarte azterketa dira artikulu gehienen ardatz nagusiak.

Frantsesez argitaratzen den Futuribles aldizkaria eta ingelesezko The International Journal of Futures Studies eta Futures Research Quarterly -rekin batera gaiari buruzko aldizkari hedatuenak. Baina azken hauetan testu osoa ez dago Internet-en. Aldiz, Prospecti...va Construyendo Futuros aldizkariak ale osoa irakurgarri jartzen du.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 09:01 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula