Prospectiva blog

2005eko martxoaren 9a, asteazkena

eu Etorkizunari begira Estrategia

Energia estrategia eta etorkizuna

3E-2010 Euskadiko Energia Estrategia

Joan zen astean Ana Agirre Industria Sailburuak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, 3E-2010 Euskadiko Energia Estrategia aurkeztu zuten. Ekitaldian, bere aurkezpenak egiten, Europar Batasuneko Fernando de Esteban, IDAE , Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía delako Jose Antonio Sanchez Quintanilla eta ICAEN , Institut Catala d'Energia delakoaren Ignasi Nieto i Magaldi izan ziren.

3E-2010 Euskadiko Energia Estrategia

Aurkezpenean, Ibarretxe-k 2010. urtean ehuneko 15eko energi aurrezpena lortzea nahi dela, kalitate handiagoko energia, merkeagoa eta garbiagoa lortzea nahi dela eta gas naturala izan dadila erabiltzen dugun lehen energia iturria esan zuen. Gasaren aldeko apustu argia, beraz, orain arte ekonomiaren euskarria izan den sektore honetan.

Ia Europa osoan bezala (Frantziarrek martxan ipini zituzten nuklearrei heltzen diete oraindik) gasa izango da, zalantzarik gabe, hurrengo urteetarako gure energia iturri nagusia, 2000 urtean guztiaren %21a izatetik, %52a izatera pasatuko da. Bikoiztea baino gehiago. Horretarako Boroa, Santurtzi, Zabalgarbi, Bahia Bizkaia Gas eta elektrizitatea, Europako gas konexioa, Gaviota depositoa eta ALGA-1600 instalakuntzak,...

Energia berriztagarrien arloa gehitzearekin batera, %4a izatetik %12a izatera pasatuz, 3E-2010 Euskadiko Energia Estrategiaren helburu nagusiak dira. Helburu garrantzitsuak pixkanaka energia jasangarritasuna bermatzeko. Haize, eguzki, biomasa edo itsas olatuen indarra Baina, oso gutxi aipatzen da energia aurrezteari buruz, eta arlo horretan guztiok zer egina dugu ( I jo què puc fer?).

Bakarrik bi eszenategi eta epe laburrera, 2010 urtera begira.

Bestalde, EVE -k kontsultagarri ipini dituen dokumentuen arabera pare bat kritika:

  • Aurkezpenean ikus daitekenaren arabera, Plana diseinatzerakoan bi eszenategi baino ez dira kontutan izan, ia bakarra esan daiteke. Tendentziala edo joerazkoa, eta proposatutako energia politikak aplikatuz lor daitekeena. Ez dakit sukalde lanetan eszenategi gehiago aurreikusi dituzten, baina bestelakoan oso gutxi dirudi bi aurreikuspen baino ez erabiltzea.
  • Aurreikuspenak epe laburregira, 2010 urtera, begira egin dira. Kontutan izanik, energia sektorea kapitalean intentsiboa dela, inbertsio handiak behar dituela, eta amortizazio epeak oso luzeak izaten direla, sektorean egiten diren aurreikuspenak, normalean askoz epe luzeagora izaten dira.

Aurkeztutako power pointak pisutsuak dira eta gazteleraz daude, baina euskarazko word laburpena Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak dira 2010erako Euskadiko Energia Estrategia berriaren bi ardatz nagusiak izenekoa hemen dago (MS-word formatoa 365 KB). Bestelako aurkezpen guztiak www.eve.es/jornadas/ponencias helbidean kontsultatu daitezke.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 07:00 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Energia estrategia eta etorkizuna

feos

Enviado por: yo mismo Cuándo: 2006.05.23 16:12

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula