Prospectiva blog

2005eko ekainaren 20a, astelehena

eu Etorkizunari begira Estrategia

Software Librea enpresan

Biharko, ekainak 21, Azaleratzen ari diren teknologiak izeneko jardunaldia antolatu da Donostiako Miramon Teknologia parkean.

IKTBen munduan sortzen ari diren eta enpresarik lehiakorrenak jada bereganatzen ari diren teknologia berriei buruzko informazioa eta egoera praktikoak enpresei erakustea da jardunaldiaren helburua.

Gai eta teknologia ezberdinen inguruan prestatu da jardunaldia, eta arratsaldeko azken orduan mahai inguru interesgarria "a priori", gainera prospektibarekin lotura duena: Sociedad de la Informacion en 2015: Un vistazo al futuro... jarraitu beharrekoa!

Software librea eta enpresa gaiari buruz hitz egin behar dut. Ikuspegi teknikoa baino gehiago, enpresentzat edo enpresa kudeatzaileentzat ikuspegi praktikoa eta estrategikoa eskaini nahi dut. Denbora badut adibideak ipiniz.

Biharko aurkezpena prestatu eta sarean ipini dut .Aurkezpena Simple Standards-based Slide Show System delakoan dago oinarrituta, xhtml-a da, css estilo orriekin. Pantailan ez bada ondo ikusten letra tamaina txikitu eta listo.

Sarrera librea da eta bertaratzeko webean izena ematea baino ez dago. Gaur goizean tokiren bat edo beste geratzen zen.

Datorren astean beste gonbite bat Castelló-nen: New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective izenpe apur bat ponpoxoaren azpian CodeSyntax-eko esperientzia kontatzeko eskatu digute bertako Udako Ikastaroetan: Summer School on Libre Software, Castellon

Gainera Mikel Larreategi eta Josu Azpillaga lankideek Suediera doaz igandean, Goteborg-era, bertan Euro-python 2005 delako eta han ere aurkezpen bat eskatu digutelako, batez ere Zope activities at EuroPython 2005 atalean

Enviado por: Eneko Astigarraga. 23:51 | Permalink | Comentarios (3)

Comentarios

Empresa De Prestamos De Dinero

Credito Personal Interes Mas Bajo Calcular Cuota Credito Personal https://prestamosonline.space/santa-fe-nm/ Solicitar Dinero Rapido Y Facil Dinero Rapido Y Urgente

Enviado por: Oficina De Prestamos Personales Cuándo: 2005.06.21 20:49

Empresa De Prestamos De Dinero

Credito Personal Interes Mas Bajo Calcular Cuota Credito Personal https://prestamosonline.space/santa-fe-nm/ Solicitar Dinero Rapido Y Facil Dinero Rapido Y Urgente

Enviado por: Oficina De Prestamos Personales Cuándo: 2005.06.22 10:21

Empresa De Prestamos De Dinero

Credito Personal Interes Mas Bajo Calcular Cuota Credito Personal https://prestamosonline.space/santa-fe-nm/ Solicitar Dinero Rapido Y Facil Dinero Rapido Y Urgente

Enviado por: Oficina De Prestamos Personales Cuándo: 2005.06.22 11:42

Responder con un comentario






Are you a bot? Please try again

2+3 en letra y en minuscula