Prospectiva blog

2006ko apirilaren 7a, ostirala

eu

Blogak Bilbon

Blogak eta web 2.0a Bilbon

Azken orduan baina Deustun egin den blogak 2.0 jardunaldira hurbildu naiz. Berandu zen, egitaraua atzerapen handiarekin eta jendea nekatuta ikusi dut. Azken orduko mahaingururako desertzio asko, Les Luthiers nahiago. Pena, horrelako jardunaldietan ordutegiak zaindu beharreko gauzak dira.

Aurkezpenen kalitateari edo aurkeztutakoaren berrikuntza mailari buruz, ezin askorik esan batzuk baino ez ditut entzun eta. Mapak eta geolokalizazioaren ingurukoa (gure Tagzania barne) eta blogak univertsitatean inguran antolatutako mahaiak entzun ditut eta ondo iruditu zaizkit. Orokorrean Javiri ez zaio larregi gustatu, batez ere ordua ez betetzearena, eta Ibanek dio euskalblogosfera ondo ordezkatuta egon dela, baina euskara gutxi entzun duela. Patxi , aldiz itxaropentsu ageri da eta aukerak ikusten dio euskarari web 2.0an.

Dena den, Bilbora gerturatu ez arren jardunaldia jarraitzeko modua zegoen Interneten:

Adibiez, txukuna Gorka Juliok jarraipenerako prestatu duen tresna spyblogak.bloginfluence.net/ eta kuriositateak bultzatu pare bat aldiz kuxkuxeatu dut jardunaldiko txat-ean.

Euskal blogosferan jarraipen zuzena egin dute Multimediako neska-mutilek, www.mutilmedia.com , Ander Gońi, napar renegauak , era oso kritikoan (kaos 2.0, entzufe 2.0, hizlari 200.0, ...), ezagutzen ez nuen Zaindu Buruba eta jardunaldian egon diren beste euskaldun askok. Gazteleraz jarraipena egin duten blogariek, asko ere. Eta nahiz eta batzuk Live blogging edo zuzenean hitzaldi-aurkezpenetan blogatzearekin gustoregi ez ibili (E-gor -ek berdina dio), jotafuego bloga-bloga ikusi dut jendea.

Ezagun asko aretoan, eta beste asko ni ailegatu orduko alde eginda, baina emozionantea Maite Sei "ikasliburuetara erotuta ere itzuliko ez litzatekeen" IKTrarekin topo egitea eta ezagutzea (blog eta eposta bitartez baino ez ginen ezagutzen). Eta nahiz eta justu-justu zer moduz, kaixo, agur esateko denbora baino ez dugun izan, polita izan da. Hurrengorako barriketa gehiago, eta gorantziak Ordiziako beste IKTro guztiei.

Batek esan dit Alianzok egiten duen rankina gaur berritu egin dutela eta, parametro arraro batzuen arabera, Pais Vascoko hamairugarren bloga dela hau. Ez dut ondo aztertu, baina rankin hori kalkulatzeko moduan zerbait oker dagoelakoan nago.

Info gehiago: spyblogak.bloginfluence.net/


Technorati Tags: , ,

Enviado por: Eneko Astigarraga. 00:47 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Prestamo Personal Urgente Online

Micro Prestamos Rapidos Online Credito Rapid https://prestamosonline.space/la-mirada-ca/ Credito Personal Que Cuenta Es Conseguir Prestamo Personal

Enviado por: Requisitos Para Obtener Un Prestamo Personal Cuándo: 2006.04.07 21:14

Responder con un comentario






Are you a bot? Please try again

2+3 en letra y en minuscula