Arratsaldean Telebistan Bakarrik etxean pelikula egin zuen aktorearen Ume aberatsa edo Richie Rich filmaren zati bat ikusi dut. Bertan, miloiak balio duen erle mekanikoa agertu da.
Sarritan, teknologiaren bidez natura imitatzen saiatzen gara. Eta eredu biologikoak jarraitzen dituzten robotak asmatzen ditugu: "argot-ean" Robot biomimetikoak bezala ezagutzen dira.
iSprawl, familia hortako lehen robot autonomoa. 11 zm ditu.(Argazkia: Center for Design Research at Stanford University via Roland Piquepaille's Technology Trends)
Gaur, gaiari buruzko artikulu interesgarri batean aipatzen ziren robot mota hauek Roland Piquepaille's Technology Trends blogean. Bertan ageri dira hainbat Biomimetic Robot edo Robot biomimetiko ezberdinak.
Stanford Unibertsitatean, U.C. Berkeley, Harvard eta Johns Hopkins Unibertsitateekin batera, the Biomimetic Robotics MURI programa izan zuten. Gaur egun, RiSE (Robots in Scansorial Environments) programa izatera pasatu dutena, baina robot biomimetikoak lantzen jarraitzen dute. (ah! Standforden ere, "Wikiak" ikerkuntza proiektuetarako :-) )
Ez dakit noraino den egia, baina sarean komentatzen da amerikar zientzialariek normalean zomorro itxura ematen dizkietela asmatzen dituzten robotei, aldiz japoniarrek gizaki itxura emateko joera dute. Kafka eta Samuraien eragina? Lortuko dute Asierren txorien itxurarik hartzea?
Comentarios
Re: Robot biomimetikoak
milesker, Eneko
atzo data hor sartzen ahalegindu nintzen, baina ez zuk esaniko moduan
egunerokotasunari eustearren, pentsatu nuen inspirazioak huts egiten didanean mezu zaharrak berridaztea
"Herodes Erregia" abestia gainera zure robotak baino eternoagoa dela deritzot
hala ere, barikuak ematen duen buru argitasunaz, egokiena lasaitzea eta egunerokotasunaz paso egitea dela erabaki dut
esker mila berriro
markos
Enviado por: markos zapiain Cuándo: 2004.10.15 11:22