Zaila sinesteko, baina nork daki. Igandean The Observer egunkariak argitaratu zuen albisteak – 2050 – and immortality is within our grasp – izugarrizko ohiartzuna izan du (gaztelerazko atelean jaso nuen atzo). Deabruarekin pakturik egin gabe hilezkortasuna lortzeko aukera zabaltzen zaigu.
Ian Pearson , British Telecommunications-eko Etorkizuneko unitatearen zuzendariak esan du: 2050 urtean zerebro eta burmuin osoak ordenagailu batetik jaitsi ahal izango ditugu.
Hori bai, 2050 urtean aukera hori bakarrik aberatsen esku izango da. Cyber-hilezkorrak izateko, pobreek 2075 edo 2080 urterarte itxaron beharko dugu. Ordurarte bizirik irautea baino ez dugu!
Gehiago jakiteko:
Ian Pearson-en etorkizunaren gida
Elkarrizketa BBC-an Ian Parsonekin
Albistea beste medio batzuetan: