Metropolismag aldizkariaren webguneak aipatzen du Electrolux Design Laboratory delakoak antolatzen duen Electrolux Appliances for the Future Competition. Hau da, etorkizunari begira, 2015 urteari begira alegia, Electrolux -ek etxeetan erabiltzeko diseinatutako elektrogailuak asmatzeko lehiaketa.
Denetatik ikus daiteke. Aipagarrienen artean sukaldean egiteko mahaia, frutak eta barazkiak fresko-fresko mantentzeko FooZoo delakoa, Washman erropa garbitu eta lehortzeko tresna, etabar .
Etxeko edonolako lanetan laguntzeko inbento eta aurrerakuntza ederrak aurkeztu dira lehiaketara. Baina etorkizuneko etxeko lanen irudietan agertzen diren pertsonai guztiak emakumezkoak dira … Horretan ez dirudi aldaketa handirik aurreikusten dutenik Electrolux-ekoek. Ez dut uste Emakunde n pozik egongo direnik.
We Make Money not Art blogean ikusia.