Enpresa Lehiakortasuna eta Herrialde Garapena

Joan zen egunean aipatzen nuen unibertsitateak gero eta globalagoak direla, ESTE-k antolatzen duen ikastaro bat adibide bezala ipiniaz.

Bada, gaur ailegatu da nere postontzira ikastaro horren aipamena eta hemen doa, copy-paste eginda, norbaiti interesatzen bazaio edo.

ESTE-Deustuko Unibertsitateak eta SPRIk hirugarren aldiz Enpresa Lehiakortasunari eta Herrialde Garapenari buruzko Ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroa, Michael E. Porter irakasleak eta Harvardeko Unibertsitateko Institute for Strategy and Competitiveness-eko (www.isc.hbs.edu ) bere lan-taldeak prestatua izan da.

Ikastaroa zabaltzeko folletoak dioenez, irakasteko material bikainean oinarrituta, enpresa, sektore,
cluster eta herrialde txit ezberdinez osatutako hainbat kasuren azterketaren bidez, ikastaroaren parte-hartzaileengan
lehiakortasuna eta haren baldintzatzaileak era sistemiko eta berritzailez analizatzeko ahalmena garatzen da, eta halaber
lankidetzan aritzeko bideratu. Esperientzia berezi honetako kide izatera gonbidatu nahi zaitugu, 5 kontinenteetan
banatutako nazioarteko 50 baino gehiago ikastetxe entzutetsuekin, metodologia, prozesuak, interesak eta ekintza-planak elkarbanatuz.

Informazio zehatzagoa lortzeko ikastaroaren webgunean, www.ccedr.com , edo zuzenean egingo diren lau aurkezpenetara joan:

  • Bilbo. Otsailak 14an. Deustoko Unibertsitatean. Hitzaldi Aretoan. 19:00 – 20:00
  • Gasteiz. Otsailak 15ean. Merkatal Bazkundea. 19:00 – 20:00
  • Iruñea. Otsailak 17an. Nafarroako Club de Marketing . 19:00 – 20:00
  • Donostia. Otsailak 18an . ESTE-ko Graduondoko aretoan. 12:00 – 13:00