Estatuak, etorkizunerako erakundeak ?

Foreign Policy eta the Fund for Peace erakundeek oso txukun eta sendo ez dauden estatuen argazkia eta mapa egin dute.

Adierazle ezberdinak erabiliz – sozialak, ekonomikoak, politikoak edo militarrak – estatuen osasunaren diagnosia egin dute.

Bada, estatuei dagokionez, mundu erdia, gutxi gora behera, gaixo dago. Eta hori, ezagutzen ditugun estatu batzuek – Espainia, Marroko, Belgika, Erresuma Batua, Txina, … -, askotan bestelako inpresioa eman arren, beltz-beltzak ageri direla mapa hauetan. Erakunde hauen mapan beltz egoteak, estatu bezala sano-sano, ondo finkatuta zaudela esan nahi du.

Beste erdia, ordea, barne arazo larriak direlako kolokan dago: gorri-gorri, apurtzekotan, edo hori kolorez, egoera larrian.

Mundu mailako egoera eta joerak ikusirik, galdera datorkit burura: akabo estatua lurraldeen erakunde antolatzaile bezala?

Z+blog-en irakurria.