Robert A. Freitas Jr ikertzaile usa-tarrak azal azpian ezarri daitezkeen pantailak ikertzen omen dabil. Kontzeptua Nanomedicine, Volume 1 : Basic Capabilities liburuan azaltzen du .
Pantailatxoa edo Programmable dermal display delakoaren gakoa azal azpian joango den 6zm x 5zm azalera batean miloika robot-pixel ezartzean datza. Nanoteknologiei esker, jakina.
Beraz, irudian ikus daitekenez etorkizunean gure azaleko pantailan kontsultatuko ditugu gure gorputzeko parametro nagusiak, elektroak, odol analisiak, azukrearen egoera, kolesterola, …
Oraindik ez dago argi zeinek ordainduko dituen pantailatxoak, baina has daitezela prestatzen Osakidetza, Osasunbide eta abarrean!
Info gehiago:
- L’atelier: Nanotechnologies : un ecran sous votre peau
- Nanomedicine foresight
- Robert A. Freitas Jr ikertzailearen webgunea.
- www.nanomedicine.com