Kasualitatea izango da, edo urte amaieraren efektoa, baina Frantziako media ezberdinek etorkizunari buruzko ale bereziak atera dituzte egun hauetan.
Ikusi bestela:
- La Tribune aldizkarian: les enjeux des vingt prochaines edo datozen hogei urterako erronkak. Nahiko ona eta sarean: Travail – Démographie (2005 – 2025) ; Technologie (2005 – 2025) eta beste artikulu asko. Gomendagarria frantsez apur bat ulertuz gero.
- Eureka izeneko aldizkari berria kaleratu da. Eta lehendabiziko zenbakian: dossier prospectif sur la planète à l’horizon 2050. Hau da, nolakoa izango den mundua 2050 urtean …, uff ederra saikera…
- Enjeux-Les Echos , Frantziako aldizkari ekonomiko esanguratsuak «Comment nous vivrons demain» ( nola biziko dugun bihar ) izeneko gehigarria kaleratuko du. 2006eko urtarrilaren 11arte eros daiteke eta erakargarria dirudi.
Urte amaiareran sindromea, seguruenez …
Bitartean, Espaina aldean monarkiaren 30 urteak ospatzen eta, harrigarriena, batzuk etorkizuna monarkia bezalako anakronismo batean dagoela sinisten dute .