Udalerri sortzaileen sarea antolatu nahiean dabiltza Kanadan. Oso interesgarria eta gurera inportatzeko modukoa iruditu zait ideia.
Hona hemen, ekimenak duen webgune helebidunean (Frantzesa /Ingelesa ) ematen den azalpena:
Artea, kultura eta ondarearen sostenu, garapena, plangintza eta politikataz arduratzen diren Kanada osoko enplegatuek eta udal enplegatuek osatzen duten erakundea da.
Errekurtsoak, direktorioak, praktika onak, … trukatzeko erakundea da. Esan bezala, webgune helebidunarekin: www.creativecity.ca
Ez dakit praktikan funtzionatuko duen, baina ideia oso ona da. Artea, kultura, ondarea, … bezalako arloak indartu egingo direlakoan ezagueraren gizartean eta horietan ere berrikuntzaren premian gaudelakoan.