Arthur C. Clarke zientzia-fikzio idazle moduan oso ezaguna da. Bere 2001: A Space Odyssey Liburua zein Stanley Kubrick-en filma arrakasta handia lortu zuten eta historiarako geratu dira.
Baina, Arthur C. Clarke idazlea izateaz gain, zientifikoa zen eta satelite eta telekomunikazioei buruz hainbat lan eta idatziak egin zituen. Esate baterako, Wikipediak dioenez GEO edo orbita geoestationarioak , Clarke orbitak bezala ezagutuak dira.
Beno, ba 86 urterekin Informazio Gizarteari buruz hitz egin du , baina teknologikoa edo zientzia-fikziozkoa baino gehiago, kutsu soziologikoa hartzen diot esaten duenari:
- Sorkuntza Clarke-ri leporatzen dioten sateliteen bidezko komunikazioari buruz: komunikatzeko sortutako espeziea gara. Teknologikoki posible bada, arin egingo dugu. Horregatik Interneten hedapen azkarra.
- Telebista eta hezkuntzari buruz: Pantaila munduari begira dagoen lehioa da. Pixkanaka, oso txarra izan arren, lehio hori izatea, ez izatea baino hobea delaren ondoriora ailegatu da.
- Zentsurari buruz, konparaketa on bat: gure aurrekoak laster ulertu zuten bezala inork esan gabe inork ez zituela derrigortuko liburutegi bateko liburu guztiak irakurtzera, horrela ikasi behar dugu guk gaur egun eskura dugun informazio guztiarekin.
- Antzerako hausnarketa informazio gehikeria edo Cornellak dioen bezala infoxikazioari buruz: Strangely, as history has shown, our species survived that earlier deluge of information, and some say, even advanced because of it. I am not so much concerned with the proliferation of information as the purpose for which it is used. Technology carries with it a responsibility that we are obliged to consider.
- Etorkizuneko teknologiei buruz: ekar dezakeen aldeketengatik, ahotsaren errekonozimenduan ikusten aurrerakuntza handiena. Niri William Crosman -en VIVO-ak gogorarazi dizkit.
- Bioteknikak aipatzen ditu. Braincap izeneko tresna bat esate baterako, nanoboten ondorengoa, baina urruti, 3001-erako, ikusten du Clarke-k bere 3001: The Final Odyssey liburuan.
- Informatikak hizkuntzari ekar dizkion aldaketa edo aportazioak aipatzen ditu: Computers have introduced words and phrases into our language, which would have been utterly meaningless only a few decades ago. Could your grandparents have understood your anguished cry "My laptop has crashed?" And what would they have made of "megabytes", "hard drives", "back-ups" or "Googling"?
Ez ditut ondoegi ulertzen, baina klikatzen , blogista , Andu Lertxundik bere zutabean aipatu edo informatikariek erabiltzen dituzten antzerako beste hainbeste berba datoz burura ...
Comentarios
No hay comentarios.