Europa 2010, Madrid 2014, Gipuzkoa 2020, ... aipatu dugu hemen, baina ez dabiltza txantxetan Newyorktarrak etorkizunari buruz ari direnean: ikusmuga urtea 2050ean ipini dute!
Ekimenak webgunea dauka New York 2050 ( www.newyork2050 ) eta atarian Robert F. Kennedy-ri egozten dioten esaldi politiko-prospektibo famatua: The future is not completely beyond our control. It is the work of our own hands: etorkizuna gure eskuetan dago.
Azken boladan, Ibarretxe Lehendakariak sarritan erabiltzen duen esaldia da, etxean naiz Santo Domingon. Ez dut uste esaldi originala Kennedyrena denik, baina berdin dio, nik behintzat gustokoa dut.
Antzerako zentzuan erabiltzen dute prospektibista frantzesek esaldi hirukoitz hau: L'avenir, domaine de liberte; L'avenir, domaine de pouvoir; L'avenir, domaine de volonte, Poitou-Charentes -en egin duten lurralde hausnarketan bezala. Etorkizuna ez dagoela eraikita, eraikitzear dagoela adierazteko.
Eraikitze horretan eragileen partaidetza ezinbestekoa da, eta webaren bidez horrelako zerbaitetan ahalegindu dira New York 2050 webgunean . Prozedura azaltzen dute eta etorkizuneko eszenategietarako egin duten zirriborroa irakur daiteke Daily Life in 2050 New York: Vignettes from the Future atalean
Baina, New York 2050 webgunearen kasuan edo beste batzuetan ikus daitekeen bezala, Internet tresna erabilgarria izan daiteke hausnarketa prozesu hauetan, ez bakarrik informazioa edo dokumentazioa zabaltzerakoan, baizik eta ideiak eta proposamenak jasotzeko orduan edo on-line inkestak egiteko orduan. Aldiz, aurrekaria izan zitekeen Buenos Aires 2050 ekimenari ikuspegi oso arkitektonikoa eman zioten, nere ustez.
Nahi izanez gero, norabide biko pasagune digital azkarra eskaintzen digute gaur eguneko webguneek.
Comentarios
No hay comentarios.