Prospectiva blog

2005eko urtarrilaren 7a, ostirala

eu Etorkizunari begira

2005 Internet euskaldunaren etorkizunari buruz Irratia.com-en (2)

Aurreko mezuari (1) ipini nionez, bigarren bat idaztera derrigortuta nengoen, baina Jabi Zabalak Berria egunkariko Tartea atalean eta Sarean.com-en 2005erako iragarpen teknologikoak artikuluan baino hobeto egingo ez dudanez, gaia lantzeko informazio iturri batzuk emango ditut.

Experimento bezela blog honek, eta eibar.org -eko beste batzuek, duen gaztelerazko atalean jasota daude, nahiko bisitatua den mezu batean: Googlen gazteleraz, Predicciones para el 2005 bilatu eta lehen tokian Prospectiva - Outlook 2005: 10 predicciones para el 2005 izeneko mezua ageri da. Egun hauetan, jende dexentek bilatzen ditu horrelako gauzak eta horregatik hainbeste bisita.

Mezu horretan dauden informazio iturrien laburpena hemen:

Nola jarraitu guztiak? del.icio.us, Bloglines

Beste informazio iturri asko daude, Science aldizkaria bezala eta abar, seguru, baina aurten gainetik bada ere, nik begiratzen ibili naizenak aipatu ditut, ez gehiago.

Baina nola jarraitu guztiak eta dauden beste asko?

Nik bi bide erabiltzen ditut.

  • Alde batetik, jendeak publikoki modu konpartituan del.icio.us (http://del.icio.us ) bezalako tresna kolaboratiboak erabiltzen du gogoko edo interesgarri iruditzen zaizkion erreferentziak uzteko apuntatuak. Eremu honetako erreferentziak identifikatzeko jendeak hitz-gako, marka edo "tag" ezberdinak erabiltzen ditu, baina oso erabilia da future, eta jendeak horrela identifikatzen dituenak del.icio.us/future -en jasota daude. Begira daitezken beste "tag" batzuk: trends, futures eta horrelakoak.
  • Interesgarrienak edo aldez aurretik lokalizatuta ditugunak jarraitzeko, Bloglines bezalako tresnak erabili.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 21:06 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula