Prospectiva blog

2005eko urtarrilaren 8a, larunbata

eu Etorkizunari begira Berriak

Newspaper 2.0: Blog iraultza

Etorkizunari begira, toki guztietan horrela diote, blogak gero eta garrantzi gehiago izango dute: halabeharrezko joera dirudi.

Azken bizpahiru urteetan, milaka artikulu, aipamen eta erreferentzia izan dira blogen indarra eta eraginari buruz. Era berean, komunikazioa eta hedabide tradizionalen aldaketan blogak jokatzen ari diren rol edo eginkizuna sarri aipatu izan da.

Gaur Jean-Pierre Cloutier kazetari eta argazkilari kanadiarraren bidez, Jesse Oxfeld-ek Editor&Publisher famatuan Newspaper 2.0 izenpean blogen inguruko kronikak idazten dituela jakin dut.

Ikusi dudanez, kronika interesgarriak egiten ditu Oxfeld-ek Newspaper 2.0 delako horretan, eta The Blog Revolution. Part II izenekoan gauza aipagarriak zioen. Esate baterako, Doug Feaver, Washington Post.com-eko (http://www.washingtonpost.com ) zuzendariak blogak rol garrantzitsua jokatu dezaketela on-line kazetaritzan uste duela, baina media tradizionalen arazoa edo erronka nagusiena horren kudeaketan dagoela, eta bestalde, bere iritziz, terminologia arazoa ere badagoela: beste izen bat topatu beharko da, zerbait gehiago, erredakzio-buruetan hitzak daukan baggagea dela eta. Bitxia...

Baina bitxikeri honetaz aparte, Oxfeld-en The Blog Revolution. Part II artikuluak merezi du. Argi dago, aipatzen dituen egunkarietako zuzendariek garrantzi handia ematen diete blogei, eta etorkizun hurbilean gero eta toki gehiago eskeintzeko asmoa dute.

Blog deitu edo ez, gero eta gehiago dira blog egitura duten atalak egunkari garrantzitsuenak: Washington Post, Wall Street Journal, USA Today, Le Monde, Liberation, ... edo doako egunkari berrietan

Bost kontinenteetako 18.000 argitalpen batzen dituen World Association of Newspapers - WAN (www.wan-press.org)elkarteko editore talde batek (World Editors Forum (WEF) blog kolektibo bat dauka editorsweblog.org izenekoa, non lehen kategoria Is blogging journalism? den ( besteak beste, Global/Local trends atala interesantea ere), gaiaren garrantziaren seinale.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 20:35 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula