Astiarekin nabilenean, Martinez jaunaren ESTRATEgA. PENSANDO EN EL LARGO PLAZO, El Sr. Martinez sobre la estrategia que nos rodea en empresas y otros mundos izeneko bloga jarraitzen dut.
Martinez ezizena da eta denetatik dauka, baina normalean estrategiari buruzko mezu burutsu, xelebre eta umoretsuak idazten ditu. Gustora irakurtzeko modukoak.
Gaur, estratega izatera ailegatzeko irakurketarako gomendio batzuk ematen ditu. Onak izan arren, ez noa bere komentario guztiak itzultzera, baina bai gomendatzen dituen liburuak aipatzera. Hauek dira:
- DIXIT, A.V.; NALEBUF, B.J. (1992): Pensar estratégicamente. Antoni Bosch, Barcelona.
- SUN TZU: El Arte de la Guerra. Edizio asko daude, hemen Antonio Rivas-en bertsioa Interneten
- DRUCKER, Peter (2003) Drucker esencial. Los desafios de un mundo sin fronteras . EDHASA, Barcelona
- GRANT, Robert M. (1996): Dirección estratégica: conceptos, técnicas y aplicaciones. Civitas, Madrid.
- WHITTINGTON, Richard (2002) ¿Qué es la estrategia? ¿Realmente importa? . International Thomson Editores, Madrid.
Zerrenda ona da, beharbada nik Mintzberg gehituko nuke apur bat estrategia desmitifikatzeko. Gero, noski, guruak etorriko lirateke: Ansoff, Porter, Peters,... edo epe luzeari begira Schartz edo Toffler... En fin, asko daude, beharbada larregi.
Comentarios
No hay comentarios.