Prospectiva blog

2005eko urtarrilaren 31, astelehena

eu Etorkizunari begira

Internet Prospektiba

Martxoaren 4an eta Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko Gailurrearen barnean, Interneten Prospektiba egingo dute Namur hirian Jules Destrees Institutuak antolatuta.

Hiru ardatz nagusi jorratuko dituzte:

  • Teknologia informazioaren gizartean
  • Giza baliabideak ezagueraren gizarterantz
  • Internet Gobernatzearen zeharkako erronkak

Ardatz gehiago azter daitezke Interneten etorkizuna aurreikusterakoan, baina aukeratutakoak oso garrantzitsuak dira. Ikusi behar ekarpenak nolakoak diren.

Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko Gailurrearekin zerikusia duen gertaera pisuduna izango dugu urte amaieran Bilbon: Bilbao 2005. Cities & Regions World, Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizarteari Buruzko Munduko II. Goi-Bilera , Tunisiako gailurrari begira.

Egitaraua zehaztu gabe dago oraindik, baina hiru lan talde izango ditu:

  • Aplikazioak eta zerbitzu publikoak
  • Interkonexioa eta Lurraldeak
  • Solidaritate Lokala eta Nazioartekoa

Ekitaldia azarorako dago iragarrita, 9tik 11ra.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 23:21 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Internet Prospektiba

Kaixo guztioi, dudarik gabe oso artikulu interesgarria iruditzen zait, interesgarriena iruditu zitzaidana esan zenuenean izan zen Ardatz gehiago azter daitezke Interneten etorkizuna aurreikusterakoan, baina aukeratutakoak oso garrantzitsuak dira. Ikusi behar ekarpenak nolakoak diren.

Enviado por: descarga de minecraft Cuándo: 2020.12.15 13:44

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula