Artikulu eztabaidagarria argitaratu zuen Wired aldizkariak azaroko zenbakian: The Decline of Brands . Gaur berriro ikusi dut famatua egin den artikuluaren erreferentzia Tod Maffin kanadarraren Future File, blogging the future of business blogean.
Bihar, ESTE -n zuzendaritza estrategikoaren moduloaren klaseak hasten ditugunez, gai egokia iruditu zait blogera ekartzeko.
Tesia marka kontzeptuak gero eta balio gutxiago duela da. Gaur egun, produktua da balorea duena.
James Surowiecki artikulugilearen iritziz, Coca-Cola eta beste banakako batzuk kenduta, markek ez dute zerikusirik enpresak benetan egiten duenarekin. Horregatik, eta adibide ugari ipintzen ditu, markak eta markismoa hilda daude.
Esate baterako, CyberHome -k Sony -k baino DVD erreproduktore gehiago saltzen ditu, antzerako kalitatean askoz merkeagoak direlako. Jendeak markagatik gehiago ordaintzeko prest dagoela dio, baina errealitatean duela 5 urte Sony batek %44 gehiago kostatzen zuen bitartean, gaur egun bakarrik %16a gehiago balio du, eta hala eta guztiz ere jendeak CyberHome DVD erreproduktoreak erosten ditu.
Kevin Roberts, Saatchi & Saatchi (www.saatchi.com ) publizitatearen erraldoiaren zuzendariaren arabera, gaur egun kontsumitzailea da nagusia, agintzen duena, markek ez dute lekurik inon.
Printzipioz, ez da batere berri ona marketinarentzat eta marketing gizon-emakumeentzat. Markei eman zaien balorea, miloietan kalkulatutakoa, zalantzan jartzekoa, beraz. Baina, era berean, jende asko dago markek oraindik zer esana dutela diotenek, eta Surowiecki-k plazaratzen dituen tesiak zalantzan jartzen dituena. Ildo berean zihoan Harvard Business School-eko HBS Working Knowledge aldizkarian apur bat lehenago argitaratutako artikulua , How Consumers Value Global Brands: markek kalitatea ziurtatzen dutela, markek esanahia kulturala dutela, ...
Ez dakit topikoa den edo, baina betidanik entzun dugu beste herrialde batzuekin konparatuz, markak sortzen inoiz ez garela onak izan, aldiz produktu onak egiten ditugula. Kalitatea, ikerketa eta berrikuntza bultzatzeak produktuaren aldeko lanak dira. Baina, topikoak topiko, polita Wired-eko artikuluaren azken esaldia:
The aristocracy of brand is dead. Long live the meritocracy of product. (Markaren aristrokazia hil da. Bizitza luzea produktoaren meritokraziari.)
Comentarios
Brandshift
Brandshift bloga sortu berri da Corante blog komunitate interesgarrian. Marken kontua interesatzen zaionak jarraitzeko modukoa, ikusita Coranten beste gai batzuk ere nola tratatzen dituzten blogetan.
Enviado por: Luistxo Cuándo: 2005.02.15 10:16
Re: Markak beherantz
I don't agree with Wired's article. This is the response we put on PSFK: http://www.psfk.com/2004/11/long_live_brand.html
Enviado por: Piers Fawkes Cuándo: 2005.02.25 05:31
desktop
Puede descargar un ganso de escritorio de inmediato si así lo desea. Hay tres alternativas: comprar un ganso de escritorio, pago por la propia aplicación, o descargarlo como una versión de prueba. Pero antes de que realmente elegir qué método es mejor para usted, usted tiene que decidir lo que se quiere utilizar el programa para. Algunas personas quieren descargar esta aplicación para ayudarles a descargar otros programas, como Microsoft Office, utilizando los mismos programas que ya tienen.
Enviado por: Descargar Desktop Goose 2021 Cuándo: 2020.10.20 17:36