Future Now blog interesgarrian irakurri dut Washington-en dagoen Center for Strategic and International Studies (CSIS) -ek etorkizunari buruzko hausnarketa berria argitaratu duela: 7F, Seven Futures Seven Revolutions, Looking Out to the Year 2025 ....
Etorkizunari, 2025 urteari, begira egindako hausnarketa da, eta lana egituratzeko zazpi arlo eta zazpi eremu geografiko erabili dira.
CSIS-en lanetan ageri diren eszenategi edo etorkizuneko irudiak kontutan hartzen dituzten zazpi arloak honako hauek dira:
- Populazioa
- Errekurtsoak
- Teknologia
- Ezaguera eta Informazio Gizartea
- Ekonomia
- Gatazkak
- Gobernantzea
Aztertutako zazpi eremu geografikoak honako hauek dira:
- Latin Amerika eta Karibea;
- Europa;
- Ekialde Erdia eta Ipar Afrika;
- Afrika subsaharianoa;
- Errusia/Eurasia;
- Sud-Asia; eta
- Asiako Ekialde eta Hego-ekialdea.
Gainera ariketen bidez, etorkizunean eragina izango duten hainbat gaiei buruzko gure ezaguera maila frogatzeko aukera dago webgunean bertan.
Adibidez:
Populazioari buruzko galdetegia
Informazio eta ezagueraren gizarteari buruzko galdetegia
Comentarios
No hay comentarios.