Prospectiva blog

2005eko martxoaren 4a, ostirala

eu Etorkizunari begira Tendencias

Kaptologia: pentsatu eta egiten duguna aldatzeko teknologia

Teknologia eraginkorrak, Web sinisgarritasuna eta bestelakoak

Standford Unibertsitateko teknologia eragileen laborategian edo Stanford Persuasive Technology Lab disziplina berria sortu eta Captology bezala izendatu dute (www.captology.org ). Captoloy delakoa, honela definitu daiteke: gizakien jarrera edo portaerak aldatzeko sortutako produktu informatikoak ikertu, aztertu eta sortzen dituen disziplina.

Kaptatu hitza euskaraz erabiltzen da, beraz euskaraz kaptologia erabili daitekelakoan nago.

Irudian ageri dira kaptologiaren oinarrizko kontzeptuak . B.J. Fogg (www.bjfogg.com) hasi zen gai hauetaz idazten bere tesian. Interesgarriak ere Fogg-en berrikuntzarako zazpi pausuak

Adibide bezala: erretzeari uzteko motibazioa, gazteen artean loditasuna aurrezaindu, shareware erabiltzaileei ordaintzen ohitu, ... hori guztia ordenadoreen bidez egitea, aztertzen eta frogatzen ari dira Standforren. Blog baten bitartez, Captology Notebook , Stanford University Insights from the Persuasive Technology Lab, azken berriak, adibideak ematen dituzte, eta laborategiko kideen aurkezpen, ponentzia, etabar.

Web sinisgarritasuna

Stanford-eko Teknologia eragileen laborategian Captoloy edo Kaptologia-ren inguruan lanean ari direnak Web sinisgarritasuna aztertzen ari dira ere. Beste webgune batean (credibility.stanford.edu ), aurrekoarekin lotuta - ia talde berdina da-, dagoen Standfor Web Credibility Research taldearen lanaren berri dugu. Hau da, web sinisgarritasuna aztertzen ari dira. Besteak beste, honetara dedikatuz:

  • Web sinisgarritasunaren inguruko ikerketa kuantitatiboak egin
  • Web sinisgarritasunaren inguruan dagoen informazioa bildu.
  • Informazio horren inguruan argibideak eman
  • Web sinisgarritasunaren inguruko ikerketa eta eztabaida bultzatuz
  • Diseinatzeileei web sinisgarriak sortzen laguntzea

Kaptologia, Captology, Captologie, Captologia, ... Informazio gehiago

Honen inguruko informazio gehiago aipatutako www.captology.org , credibility.stanford.edu eta persuasivetech.info , Persuasive Technology: Using Computers to Change What We Think and Do webguneetan, gutxi gora behera Teknologia Eraginkorrak: pentsatu eta egiten duguna aldatzeko konputagailuak erabiltzen.

Frantzesez Internet Actu-n artikulua: La captologie : l'ordinateur outil de persuasion

Espainolez Infonomia-ko artikulua: Captologia, o tecnologia persuasiva

Enviado por: Eneko Astigarraga. 13:08 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Kaptologia: pentsatu eta egiten duguna aldatzeko teknologia

Kaixo guztioi, blog hau guretzat oso ona da euskararentzat, zalantzarik gabe informazio asko ematen digulako, adibidez Stanford Unibertsitateari eta bere ikasketez hitz egiteari buruz, adibidez hemen gustatzen zait honako hau esatea, Adibide bezala: erretzeari uzteko motibazioa, gazteen artean loditasuna aurrezaindu, shareware erabiltzaileei ordaintzen ohitu, hori guztia ordenadoreen bidez egitea, aztertzen eta frogatzen ari dira Standforren.

Enviado por: descargar whatsapp para el celular Cuándo: 2020.10.21 17:57

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula