Prospectiva blog

2005eko martxoaren 9a, asteazkena

eu Berriak Tendencias

Ikaskuntza eta ekintzailetasun gaitasunak

International Meeting: Management Knowledge Innovation 2005 Donostian

International Meeting: Management Knowledge Innovation 2005

Ezagutzen Klusterrak bidali didan mezuaren arabera, ekainaren 23 eta 24an bitartean Kursaal Kongresu Jauregian Ezagutzaren Clusterrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak antolatuta Nola sortu ikaskuntza eta ekintzailetasun gaitasunak izenburupean VI. Nazioarteko Jardunaldiak International Meeting: Management Knowledge Innovation 2005 ospatuko dela esaten.

Interesgarria dirudi eta Euskadiko NEBT Sarea (Nuevas Empresas de Base Tecnológica, uste dut esan nahi duela) eta World-Kafe berritzailea iragartzen dira...

Momentuz, zabaldu den folletoaren arabera, honako hau izango da egitarua:

Emoziozko adimena

Nazioarteko adituek norberaren sentimenduak ezagutzeko, motibatzeko eta harremanak modu egokian erabiltzeko trebeziei, jarrerei, ahalmenei eta eskumenei buruz hitz egingo dute.

Honako hauek parte hartuko dute:

Berrikuntza eta ikasketa

Erakundeak soilik haz daitezke, erakunde horiek osatzen dituzten pertsonen ikasketa eta gaitasunaren bidez. Ikaskuntza XXI. mendeko lehiakortasunerako benetako abantaila da.

Honako hauek parte hartuko dute:

  • Vienako Unibertsitateko Enpresa Ikasketen Institutuko Ordezkaria
  • Nazioarteko mailako aditu nabarmenak

Jarduera berriztatzaileak:

  • World-Kafea: "World-Kafea" ekimenak ikaskuntza kolektiborako sistema berriak esperimentatzea bilatzen du. Nazioarteko VI. Jardunaldiak elkarrizketarako espazio interaktiboa bilakatuko dira, hizlarien eta entzuleen parte hartzea bultzatuz.

Ekintzailetasuna herrialdeko ingurugiroan

Pertsona ekintzailea izateko esperientzien, hobekuntza praktikoen eta gaitasunen hedapena. Hainbat espezialistak antzinako egiturak erorarazi eta ekintzaileak buru izango diren gizartearen oinarriak jartzen ahaleginduko dira.

Honako hauek parte hartuko dute:

  • Team Academy (Finlandia), Jyväskylä Polytechnic-eko ekintzailetzarako eta buruzagitzarako unitate berezia
  • Euskadiko NEBT eta agente sustatzaileen sarearen aurkezpena Ezagutzaren Clusterreko Ekintzaile Teknologikoen Foroaren eskutik

Egitarua, .pdf formatoan, hemendik jaitsi dezakezue (ADI, .pdf 578 KB)

Clusterretik diotenez, gehiago jakin nahi izanez gero, informazio gehiago behar izanez gero edota edonolako zalantzaren bat edukiz gero, Ezagutzaren Clusterraren www.portaldelagestion.com webgunera jo dezakezue, bseijas [a bildua]clusterconocimiento.com helbide elektronikora edo 94 420 98 09 telefonora deitu dezakezue.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 12:07 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Ikaskuntza eta ekintzailetasun gaitasunak

Kaixo guztioi, foro hau oso interesgarria da Mulan bezalako goi mailako Disney film gisa ikusteko. Laburbilduz, euskara moduan blog honek lurralde honetan Espainian ikus daitezkeen egoera handienetako batzuk erakusten ditu eta ikusi zer Jende interesatua dago, oso gustuko dudan zerbait da

Enviado por: Ver mulan online Cuándo: 2020.10.19 19:33

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula