Uztailaren 27an egin den Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeko bileran onartu da 2004-2006 Onlineko Administraziorako Plan Estrategikoa.
Epe apur bat laburra iruditzen zait, baina egia da azkar mugitu eta aldatzen den sektorea dela, eta Planak gainera kontutan izan behar duen e-Europe 2005 Plana 2006 urtean berrikusiko dela.
Dena den, onartu berria den Plan Estrategiko hau, asmo handiko eta egokia dirudien Euskadi Informazio Gizartearen Egitarauaren ondorengoa da, Batzordeko oharrak adirazten duenez:
Bertan, 2002 urtean onartutako "Euskadi Informazio Gizartearen Egitarauak" bere atal batean zehazten dituen proiektuak eta beste proiektu berri batzuk biltzen ditu Eusko Jaurlaritzaren Administrazioa Euskadiko hiritarrei hurbiltzearren.
Euskadi Informazio Gizartearen Plan osoa (.pdf-a, 1,5 MB)
Euskadi Informazio Gizartean Planaren laburpen exekutiboa (.pdf-a, 1,3 MB)
Administrazioak hiritar, enpresa edo administrazioekin (udalak, aldundiak, autonomiak, estatua) izango dituen harremanak aldatu egingo dira, azkartuz eta hobetuz printzipioz.
Onartu den 2004-2006 Onlineko Administraziorako Plan Estrategiko horren proiektu nagusienen artean, hauek:
- zerbitzuak digitalizatzea,
- Administrazioarekin transakzioak egiteko sinadura elektronikoa,
- beste administrazioekin lan bateratua,
- Administrazioaren langileen formazioa bermatzea eta
- e-Administrazioa euskal gizartearen aurrean zabaltzea.
Gobernu batzorderen oharrean zehaztapen gehiago daude
Comentarios
No hay comentarios.