Apirilaren 26an, 19.00-etan, Ezagutzaren Clusterretik bultzatutako Nola txertatu euskara erakundeen kudeaketan: gakoak eta esperientziak txostenaren ondorio nagusiak aurkeztuko dira Bilboko Euskalduna Jauregian.
Ezagutzaren Clusterrean Euskara eta Kudeaketa izeneko foroa 2003 urtean sortu zen, eta era iraunkorrean Azti Fundazioa, Batz S. Coop., Euskal Herriko Unibertsitatea, EITB, Elhuyar Aholkularitza, EMUN, ESTE Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Saila, Gaiker Fundazioa, IDOM, Ikerlan, IMH, Labein Fundazioa, MCC S. Coop., Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Robotiker Fundazioa Tekniker Fundazioa, UZEI eta VISESA-k parte hartu dute.
Gainera beste, erakunde batzuk puntualki lagundu edo sustatu dute foroa. Esate baterako, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Bestalde, foroak eskatutako informazioa bere esku jarri duten erakundeak, besteak beste, Energiaren Euskal Erakundea, Kondia, Danobat, Pasaiako Portuko Agintaritza, Ekonomilarien Euskal Elkargoa, Elkargi, Urola Kostako Hitza eta Niessen izan dira.
Bilbon aurkeztuko den argitalpenak bi atal nagusi ditu:
- Egindako hausnarketaren emaitza: 2004. urtean zehar egindako lanaren bilduma da. Atal honetan Euskararen balioerantsiaren inguruan egindako hausnarketa eta edozein erakundetan euskararen erabilera txertatzeko zenbait gako jasotzen dira.
- Kasu praktikoak: lan hau egiteko urtebete horretan parte hartu duten erakundeek egindako aurkezpenak jasotzen dira. Kasu praktikoen artean, izaera eta aktibitate diferenteetako duten erakundeak izan dira: enpresak,unibertsitateak, fundazioak eta abar.
Ongi etorria eta baliogarria izan dadila!
Comentarios
No hay comentarios.