Prospectiva blog

2005eko apirilaren 21a, osteguna

eu Bitxikeriak

Stormy domeka. Lagunen arteko podcasting-a

Bi hilebeteka behin, hilebete bakoitiako barikuan, gazte kuadrilako afaria izaten dugu. Nahiko football zaleak gara kuadrilako guztiok eta aurten, Eibar hain ondo dabilenez, afariko tertulia footballaren inguruan da, nola ez.

Azken boladan podcasting-ari buruz hitz egin da blog honetan eta, idatzitakoa praktikan ipini nahiean, kuadrilako afarian egin genuen grabaketatxoa (Stormy domeka abestia) sareratu dut froga gisa.

Momentuz, ez dut uste horrelako grabaketen konpetentziarekin irratiek itxi beharra izango dutenik, baina lagun arteko experimento gisa ondo dago. Behintzat, ondo pasatu genuen.

Grabaketaren historia, nahiko konplikatua, honako hau da: Jon Romarate (argazkian goian ezkerrean), koadrilako lagunak, Eibar football taldea animatzeko asmoz, abestia asmatu du, Liverpooleko You'll Never Walk Alone estilora. Afal ostean telefono mugikorretik kuadrilako Inaki Arregi-ren etxera deitu, a capela abestu eta erantzungailuan grabatuta utzi zuen abestia. Grabaketa hori, Iñakik mp3 formatora pasatu du eta, dena ondo badoa, hemen klik eginez entzungo duzue . (mp3-a 384 KB)

Abestiaren izena Stormy Domeka da, eta letra honako hau da


Kuadrilako football taldeko argazkia. Ez dut ondo gogoratzen iazkoa edo duela bi urtekoa den :-)

Enviado por: eneko. 00:01 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Stormy domeka. Lagunen arteko podcasting-a

Ni asper asper eginda nago ba, nere mugikorraren iratzargailuaren doinuarekin. Hau mundiala litzateke goizean esnatzeko! Norbaitek badaki nola sartu alkatel ez-polifoniko batean??

Ze ondo, horrelako bat, ohera jun aurretik! Mila esker.

Enviado por: Patxi Cuándo: 2005.04.21 01:55

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula