Ixis-CIB finantzia eta inbertsio etxeko Patrick Artus eta Moncef Kaabi ekonomilariek egindako txostenaren arabera, petrolio kupelaren prezioa 380 dolarretara ailegatu daiteke hamar urteko epean, 2015 urtean.
Frantziako Reuters albiste agentzian ikusi dut erreferentzia, eta apur bat harrituta nauka ingelesez edo espainolez albistearen erreferentziarik ia ez aurkitzeak. Ingelesez ALJAZEERA.NET edizio ingelesean ikusi dut, eta espainolezko batzuk, Crisis Energetica kasu, bide horretatik datoz.
Aipatutako ekonomilariek, hamar urteetan, gaurtik 2015 urtera, zortzi aldiz handiagoa aurreikusten dute petrolioaren prezioa, 70 hamarkadan gerta zenaren antzera. Ez da albiste/aurreikuspen ona, beldurra sartzeko horietakoa, baina badaude antzerako beste aurreikuspen batzuk
Arrazoiak ugari:
- Ekoizpen kapazitatea oso gutxi gehituko da.
- Aldiz, petrolio kontsumoa pentsatutako baino askoz gehiago igoko da. Berriz ere, Txinan demanda asko igoko delako.
- Petrolioa ordezkatu dezaketen energiak oso gutxi eta astiro garatuko direlako.
Gainera ekonomista hauen arabera, petrolio eskaeraren elastizitatea oso ahula izango da prezioarekiko: prezioaren %25eko igoerak, bakarrik %1ean murriztuko du petrolioaren demanda.
Beraz, edo garraioa izugarri garestiago pagatzeko prest gaude, edo txirrindak eta zapatillak ondo prestatu. Baina, hori bakarrik balitz, gaitz erdi: petrolioaren prezioarekin batera bestelako produktuen prezioak gorantz joango dira.
Bada ez bada, 70ean bezala, petrolioarekiko menpekotasun gutxiago duen ekonomia prestatzen joan beharko dugu berriro . Edo... Kaliforniako Energia Komisioak, energy.ca.gov , egiten dituen aurreikuspen askoz baikorragoekin geratu.
Comentarios
No hay comentarios.