Aurreko mezu batean duela 100 urte Jules Verne hil zela esaten genuen eta Javier Armentia-ren Entre La Ciencia Y La Ficcion izeneko artikulua gomendatzen genuen.
Jules Verne idazlearen heriotzaren mendeurrena betetzen den urte honetan, asteazkenean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Jules Verne: Alegiazko egiak, lurraren erdigunetik Verneren eleberrietara izeneko erakusketa zabaldu da. Webgunean bisitara animatzeko informazioa ipini dute:
Erakusketak ibilbide bat eskaini nahi du frantziar idazlearen fikziozko munduetan barrena, guztiak Enigma kontzeptu bateratzailean bilduta; Verneren munduan murgiltzea galdera batean sartzea da, hain zuzen ere iristerik ez daukagun horretan, ezinezkoan, ezkutukoan, gordetakoan erantzuna jasotzea eskatzen duen galderan.
*Ez da kasualitatea Julio Verneren eleberri asko –Bidaia lurraren erdigunera, Jangada, Grant kapitainaren seme-alabak, Cynthiako naufrago txikia- hastea edo erabakitzea mezu sekretu baten bidez, errealitatearen giltza ezkutatzen duen kriptograma ulertezin baten bidez.*
Comentarios
No hay comentarios.