Alain Etchegoyen, filosofoa, irakaslea eta aholkularia, da gaur egun Frantziako Commissaire au Plan edo Frantziako Plan orokorraren zuzendaria.
Frantziako planifikazioan izugarrizko garrantzia du Commissariat Général du Plan delakoak, Estatuko Plan orokorraren, Le Plan-aren, definizioa eta kudeaketaren ardura duelako.
Bigarren Gerraren ondoren, 1947 urtean, I Plana edo Plan Monnet ipini zen martxan eta 1953 urterarte igaro zuen. Gero beste hamar plan etorri dira. Estatuaren planifikaziotaz gain, hau da makroekonomia, azpiegitura orokorra, eta abar... Planak Estatua eta Lurralde edo erregioen arteko harremanak definitzen ditu: les contrats de Plan Etat-Region delakoak.
Zeregin horretan prospektibak pisu garrantzitsua izan du Frantziako azken Planetan, baina indarrean dagoen Planaren Misioa Prospective de l’Etat Stratège edo Estatu estrategaren prospektiba da.
Hau da, Planaren zeregin nagusia datozen urteetarako Estatuaren erronka nagusiak definitzea eta nola aurre egin zehaztea da.
Horretarako, Etchegoyen -ek zuzentzen duen Frantziako Planak lau eremu edo Estatuaren lau lehentasun definitu ditu. Lan talde eta arlo asko aztertzen dira, baina hauek dira lau lehentasunak:
- Ikerketa - berrikuntza - hazkundea eta garapen jasangarria.
- Enplegua - lanbideak - formakuntza
- Integrazio soziala
- Osasun publikoa - arreta printzipioaren aplikazioa
Jarraitu nahi izanez gero, argitalpena kaleratzen dute: Regards prospectifs sur l’Etat stratège.
Abuztuan kaleratu dute lehen zenbakia: Regards prospectifs SUR L'ETAT STRATEGE en ligne
Comentarios
No hay comentarios.