Prospectiva blog

2005eko ekainaren 10a, ostirala

eu Tendencias

Etorkizuneko etxea elbarritu eta edadetuentzat

Egun hauetan CNN edo La Tribune aldizkari digitaletan irakurri izan dugu 2003 urtetik aurrera Portugalen, Lisboako Telekomunikazioen Museoan elbarritu eta edadetuentzat diseinatutako etorkizuneko etxea dagoela ikusgai.

Hitz egiten dakien ikuzgailuak, telebista integratua duten ispiluak, lorategi birtualak, ... eta beste mila gauza etxeko bizitza erosoagoa egiteko.

Proiektuaren zuzendaria Gonçalo Areia da eta bere esanetan Lisboan dagoen etorkizuneko etxe honek laborategi bizia nahi du izan.

Argi dagoena sektore hau etorkizuneko negozioa bilakatu dela. Hau da, elbarritu, edadetu edo besterik gabe aisanahi direnentzat, bizitza eta etxe erosoagoak egingo dituzten tresnak asmatu edo ezartzea.

Millenium Technologies horretara dedikatzen den enpresa bat da, www.lacasadelfuturo.com bere webgunean ikus daitekeen bezala: Domotica y Nuevas Tecnologias para la Vivienda

Argazkia AFP

Enviado por: Eneko Astigarraga. 18:15 | Permalink