Hausnarketa interesgarria kaleratu du gaur Jabi Zabalak astero Berriarako idazten duen artikuluan eta bere Interneteko bitakoran, Sarean.com , argitaratzen duena.
Makinek aurrea hartuko digute? galdetzen du Jabik, eta horren harira aurrerapen teknologikoak hartu duen abiadak sortzen dizkigun galdera, amets, ezinegon, kezka,... batzuk aipatzen ditu. Hemen dago aipatutako artikulua
Ondo dioen bezala, zientzia-fikzioaren lelo, mintza, irudika edo mintzagai nagusia izan da, baina kezka gero eta zabalagoa da, era orokorrean gure ezinegona areagotzen doa...
Horrela, zientzia-fikzio idazle edo filmagiletaz aparte, makina eta gizakion harreman hori azken boladan ikerlari, injeniari, mediku, filosofo, soziologo edota antropologoen aztergai bihurtu da.
Esate baterako, Cyborg-en, - Cybernetic Organism-aren laburpena -, inguruan eztabaida eta hausnarketa ugari sortzen ari dira.
Cyborg bat bere gorputzaren zati bat edo gehiago protesi mekanikoekin ordezkatuta duena da.
Gero eta jende gehiago ezagutzen dugu protesi mekaniko horiek erabiltzen dituena gure inguruan. Gero eta teknologikoki aurreratuagoak dira protesi horiek eta gizakiok makina horiekin dugun harremana gero eta estuagoa da, onerako eta txarrerako.
Gorputzean ezartzen ditugun makinak, zenbat eta hobeak eta aurretuagoak izan, harremanak konplikatuagoak sortzen omen dira. Makinarekiko menpekotasunak, kontrola, hasarreak, ordezkapenak,... eta gure buruetan erreakzio konplikatuak sortzen dira/dute. Norantz bilakatuko dira harremanak? nolako eragina gizakiotan?
Momentuz nire gorputzak ez du orban elektronikorik, ez silikonazko txipik, ez gorputzadar mekaniko edo elektronikorik, ez begi edo entzumen inplanterik, ... Andy Clark filosofoak esango lukeen bezala elektronikoki birgina naiz, baina nor daki zenbat igaroko dudan horrela.
Etorkizunean gizakiok makina hauekin izango dugun erlazioari buruzko eztabaida indar handiarekin planteiatzen da.
Bestalde, Josu Azpillaga lankideak komentatu didan bezela, makinek ondo lagundu dezakete zailak diren kontzeptu edo sensazioen ezaguera gizakion artean trasmititzen: usaina, zaporea, esperientzia,... zailak dira azaltzeko. Baina makinek parametrizatu ditzakete eta lagundu beste bati ezaguera horiek trasmitzeko orduan. MIT-Massachusetts Institute of Technology bezalako Ikerketa Zentru aurreratuetan aspalditik pentsatzen eta aztertzen ari dira prozesu hauei buruz, adibidez ikasgai , edo ikerketa programa bezala.
Future Now blogean, gaiari buruz Andy Clark Natural Born Cyborgs Minds, technologies and the future of human intelligence (Oxford, 2003) liburuaren egileari elkarrizketa interesgarria egin zioten.
Comentarios
No hay comentarios.