Biharko, ekainak 21, Azaleratzen ari diren teknologiak izeneko jardunaldia antolatu da Donostiako Miramon Teknologia parkean.
IKTBen munduan sortzen ari diren eta enpresarik lehiakorrenak jada bereganatzen ari diren teknologia berriei buruzko informazioa eta egoera praktikoak enpresei erakustea da jardunaldiaren helburua.
Gai eta teknologia ezberdinen inguruan prestatu da jardunaldia, eta arratsaldeko azken orduan mahai inguru interesgarria "a priori", gainera prospektibarekin lotura duena: Sociedad de la Informacion en 2015: Un vistazo al futuro... jarraitu beharrekoa!
Software librea eta enpresa gaiari buruz hitz egin behar dut. Ikuspegi teknikoa baino gehiago, enpresentzat edo enpresa kudeatzaileentzat ikuspegi praktikoa eta estrategikoa eskaini nahi dut. Denbora badut adibideak ipiniz.
Biharko aurkezpena prestatu eta sarean ipini dut .Aurkezpena Simple Standards-based Slide Show System delakoan dago oinarrituta, xhtml-a da, css estilo orriekin. Pantailan ez bada ondo ikusten letra tamaina txikitu eta listo.
Sarrera librea da eta bertaratzeko webean izena ematea baino ez dago. Gaur goizean tokiren bat edo beste geratzen zen.
Datorren astean beste gonbite bat Castelló-nen: New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective izenpe apur bat ponpoxoaren azpian CodeSyntax-eko esperientzia kontatzeko eskatu digute bertako Udako Ikastaroetan: Summer School on Libre Software, Castellon
Gainera Mikel Larreategi eta Josu Azpillaga lankideek Suediera doaz igandean, Goteborg-era, bertan Euro-python 2005 delako eta han ere aurkezpen bat eskatu digutelako, batez ere Zope activities at EuroPython 2005 atalean
Comentarios
Re: Software Librea enpresan
Oin heldu naz jardunaldietatik, Enriquen blogean komentario bat itzi ta gero, oin hona nator zuri beste bat iztera... Zure aurkezpenetik gehien gustau jatena, Goiena-ko web-ean sartu ta inguruetako enpresen blog-ak aurkeztu izana. Bestalde, Europan firefox-en erabilerari buruzko grafika aurkeztu dozunean, Iparraldeko estatuak hegoaldekoen aurretik dagozala esan dozu, baina grafikan ikusi daiteke Finlandian holan dala, baina norbegia ta suedian, hegoaldeko estatuen antzera dabizela. Orokorrean, aurkezpen ona iruditu jate.
Enviado por: AERCILUR Cuándo: 2005.06.21 20:49
Re: Software Librea enpresan
Mila esker, aercilur. Bai arrazoia duzu Firefox erabilerari buruzkoan, Finlandia eta Alemania dira Firefox gehien erabiltzen duten estatuak.
Oso lan txukuna egiten ari dira Goienan blogekin, bai pertsonaletan bai enpresakuetan.
Ikusi dut zuk ere lan txukuna egin duzula zure blogean eta finalista izatera ailegatu zarela DV-ko lehiaketan, Infomania blogarekin. Bestea En territorio enemigo ez dut ezagutzen. Botako diot begirakada bat.
Zorionak!
Eh, eta hurrengoan falta barik hurreratu eta agurtu, bale?
Enviado por: eneko Cuándo: 2005.06.22 10:21
Re: Software Librea enpresan
Pentsatu neban hurbiltzea, baina saioaren amaieran ez zintudan ikusi. Ta aurkezpena hasi arte, ez nakixen zein ziñen. Enriquengana bai hurbildu nintzen, ta holan berak esazten moduen "ahora ya puedo poner cara a tus comentarios" :) Nire blogak ez dira beste munduko ezer, azterketak direla eta, ez dauket gaiak garatzeko aukerarik. Ah ta apuntau neban "Coreblog" hori begiradatxo bat botateko.
Enviado por: aercilur Cuándo: 2005.06.22 11:42
Re: Software Librea enpresan
Create Identifiers to organize loads or unloads.
Enviado por: trap the cat Cuándo: 2024.07.03 05:04
Re: Software Librea enpresan
The game's soundtrack, or rather the lack thereof, also contributes to its charm. The absence of background music allows players to focus entirely on the gameplay.
Enviado por: dino jump Cuándo: 2024.07.09 10:31