Miguel Perez eta Pablo Boronat irakaslearen zuzendaritzapean Jaume I Unibertsitateak antolatutako Summer School on Libre Software udako ikastaroan parte hartzeko gonbitea jaso genuen. Economics atalean, software librean lan egiten dugun enpresen ikuspegia aurkezteko.
Ekonomiari zuzendutako atala Jesus M. Gonzalez Barahona irakasleak ireki zuen. Seguruenez, software librearen inguruan Espainian dagoen aditu nagusienetakoa JGB da. Artikulu, liburu eta argitalpen ugari ditu, eskuragarri hemen eta Software Libreko negozio ereduen aurkezpen sistematikoa, zabala eta ona egin zuen.
Software Librea doktorego ikastarorako prestatu duen aurkezpena erabili zuen: Modelos de negocio atala (adi, .pdf formatoa, 181 KB) .
Madrileko Hispafuentes enpresako ordezkaria ez zen ailegatu, eta Gonzalez Barahonaren ostean, CodeSyntax-en esperientzia kontatzea suertatu zitzaidan New technology-based enterprises and Open Source, a local perspective izenpean aurkeztuz.
Azkenik, Francesc Altet Carabos Castelló-n sortu berri den enpresako kideak beraien enpresa esperientzia aurkeztu zuen. Carabos-ek PyTables izeneko produktua dute, datu eta informazioaren kudeaketarako, eta besteak beste horren gainean eskeintzen dituzte zerbitzu eta garapenak.
Bazkal orduan, pil-pilean zegoen Programa Informatikoak Patentatzeari buruzko Europar Direktibaren bozketaren inguruan jardun genuen. Software Librean lan egiten duten Enpresa Txiki eta Ertainak 30.000 lanpostutik gora sortzen dute. Azkenik, alde aldiz gainera, momentuz behintzat komisioaren proposamena baztertua izan da .
Software Librea etorkizuneko teknologia dela aipatzen genuen Donostiako Azaleratzen ari diren teknologiak jardunaldian eta Gartner-eko adituen ustetan , Software Librea 2005 urteko gai beroena izango da eta 2008 urterako, hau da hiru urtetan, Software Libreko aplikazioak lehiakorrak izango dira eremu guztietan software itxiekin eta 2010 urterako erakunde guztiak izango dute kontutan software libreko produktoak bere software gehiengoan. Albiste onak sektorearentzat.
Comentarios
No hay comentarios.