Retour vers le futur izenpean, udako artikulu sorta interesgarria argitaratu dute Le Monde egunkarian. Artikuluek Internet edo robotikaren etorkizuna, esate baterako, jorratzen dute, prospektiba eta zientzia-fikzioaren tartean kokatzen dira, eta aztertutako gaietan adituak diren pertsonei egindako elkarrizketetan oinarrituta daude.
Gainera, artikuluak seguruenez e-gorren gustokoak izango diren Philippe Squarzoni-ren marrazkiekin datoz.
Orain arte argitaratu diren artikuluak:
Mon ami robot , Yves Eudes-ek idatzia. Robotikaren etorkizunari buruzkoa artikulua eta Kazuya Abe, Tsumoto Asegawa, Makoto Mizukawa, Satoshi Konishi, Hiroyasu Koshimizu, Katsuya Suzuki, Helen Greiner eta Colin Angle, Charles Shoemaker, Omead Amidi edo Bob Quinn bezalako adituekin egindako elkarrizketetan oinarrituta.
Le plein d'hydrogene , Michel Albergantik idatzitakoa. Jeremy Rifkin, Adolphe Nicolas, Francis Meunier, Sylvie Joussaume, Jean Jouzel eta beste aditu batzuen iritzietan oinarrituta.
Dans la main invisible du Net , Yves Eudes-ren artikulua. Internet-en etorkizunari buruzko artikulua, Vint Cerf, Douglas Van Houweling, David Karger, Scott Schenker e Ion Stoica, Larry Smarr, Frode Hegland, Ted Nelson, Blake Ross, Susan Vojcicki edo Rob Conant bezelako adituekin izandako elkarrizketetan oinarrituta.
Les pieds sur Mars (Michel Alberganti), Le meilleur des hommes (Yves Eudes) edo Nanogénération (Michel Alberganti) dira artikulu sortaren beste ale batzuk. Merezi dute.
Iturria: Emergences
Comentarios
Le Monden gauza gehiago
Beste ale interesgarri bat erosi nuen Le Monde-rena oporretan, abuztuaren 19koa. Netscape burtsara irten zela 10 urte betetzean, artikulu optimista, noraino iritsi den Internet, 10. urteurren ekonomikoa betetzen denean (Wired-eko artikuluaren hari bertsuan, beraz, beste post batean komentatu duzu hori).
Erreportai hartako azken esaldia, Yaleko irakasle bat, sare-ekonomian aditua, Yochai Benkler: Le Role economique du comportament social devient plus important...
Enviado por: Luistxo Cuándo: 2005.08.28 16:44