Tokyoko Odakyu Department Store delakoan Andrew Watt bilduma ikusgarria dago ikusgai: Dreams of the future from 100 years ago: From the Andrew Watt Collection, edo duela 100 urte etorkizuna nolakoa aurreikusten zuten .
Irudi bitxiak eta barregarriak gaur egun ikusita, baina nola ikusiko dituzte hemendik 100 urtera gaur egun egiten ditugun aurreikuspenak? Batek daki.
Goiko irudian garbiketa lanak samurragoak egiteko aurreikusten ziren makinak. 2000 urtean dio, 1900 urtean egindako afitxean.
Beheko irudian, gizakien mugikortasuna bideratuko zituzten makinak, garaiko Royal Automobile Club Journal delako aldizkarian aurreikusten ziren moduan. 1910 urtean. Beste asko, Odakyun .
Z + Partners blogean ikusita.
Comentarios
Re: Etorkizuna aurreikusten duela 100 urte
Argazki bitxiak benetan, eskertzen da urteko sasoi honetan Blog euskaldunak irakurtea, gehienak "Abuztuan itxita" kartela zintzilik daukie eta.
Enviado por: aercilur Cuándo: 2005.08.14 02:10
Re: Etorkizuna aurreikusten duela 100 urte
Aupa Eneko:
Ez dago zalantzarik abuztuan ia dena itxita dagoela baina, gisa honetako artikuluak irakurtzeko aukera izatea urte sasoi honetan eskertzen da. Mila esker abuztuan hemen gelditzen garen guztion izenean. Oso interesgarria, benetan.
Enviado por: Magic Cuándo: 2005.08.16 22:01
Re: Etorkizuna aurreikusten duela 100 urte
Eskerrik asko komentario animosoengatik.
Bihartik aurrera egun batzuetarako deskonektatuko naiz: mendira noa .
Enviado por: eneko Cuándo: 2005.08.17 16:40