Prospectiva blog

2005eko urriaren 6a, osteguna

eu

Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorra

tekniker

Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorraren inguruan jardunaldi interesgarria zegoen gaur arratsaldean Tekniker zentro teknologikoan eta bertaratu egin naiz.

Hau da, enpresarentzat garrantzitsuak, estrategikoak, diren informazioak (merkatua, lehakideak, teknologiak, patenteak, arauak, ...) nola bildu, tratatu eta kudeatu, eta horretarako nolako tresnak dauden aurkeztea zen helburua.

Lau orduko oinarrizko jardunaldia izan da, baina orohar interesgarria . Egitarauan (adi .pdf 104 KB) iragartzen zen moduan, Francisco Sanchez Fuerte-ren aurkezpen orokorarren ondoren, hiru aurkezpen:

  • Rosa Freire-k, "Vixia" izeneko aplikazioa aurkeztu du. Aplikazioa nahiko famatua da zaintza teknologikoaren mundu honetan. Baina ikusi dudana, ez nau konbentzitu. Neretzat, funtsean groupware bat da, baina sarea eta aurre-finkatutako datubaseak arakatzeko robot indartsu batekin. Informazioarako filtroak onartzen ditu, noski, baina astunegia ematen du. Aplikazio larregi nere iritziz, groupware arrunt batek dituenak, eta ez onegiak: egutegia, agenda, kontaktu datubasea, ... benetan robot arakatzailearen indarra behar zuen tokian. Eta azken hau ez dakigu nolakoa den. Off the record entzun dut lizentziak antzinako 17 miloi peseta balio duela, baina ez dakit egia den. Dena den, Rosa Freirek aipatu du arazoak izan zituztela softwarearen garatzaileekin. Nahiko ordainduta, baina hasieran barneko funtzioak prest ez zituen software jabeduna saldu zieten, kristona balitz bezala eta, geroago, benetan ibili zedin garapen gehigarriak kontratatu behar izan zituzten. Programaren tripetan ezin dira sartu gauzak modifikatzera eta edozein aldaketa jabeei eskatu eta ondo ordaindu behar omen dute. Horregatik, azken moduloak Open Source moduan garatzen ari dira eta hobeto. Ferroatlántica bezalako enpresa handia aipatu da erabiltzaile arrakastatsu moduan.

Eguneraketa: Aipaturiko prezioa plataforma teknologikoarena da, eta ez Vixia zerbitzuarena. Plataforma teknologiko horrek hiru modulo ditu : ITPilo , Aracne eta Virtual DataPort (klik egin bakoitzean eta zehaztasun gehiago izango duzue), eta Vixia bezalako zerbitzua emateko hirurak dira beharrezkoak. (eskerrik asko azalpenengatik, Xabier )

  • Teknikerreko Xabier Garcia de Kortazar-ek aurkezpen majoa egin du. Eguneroko tresna sinpleekin edo sarean eskura ditugunekin zaintza teknologikoa nola egin azaldu du. Helburua zaintza "a coste cero" edo ia. Outlouk eta office-n oinarritutako tresnak, enpresetan oso hedatuak daudelako, baina gustatu zait. XML edo RSS(protocol) jarioak tresna garrantzitsu bezala aipatu ditu. Orokorrean Googlek bilaketarako eskaintzen dituen aukera ugariak edo patenteen ikerketarako espezifikoki http://ep.espacenet.com edo http://www.freshpatents.com/ eskaintzen dituzten aukera merkeak aipatu ditu. Gustatu zait enfokea, noski gure etxean erabiltzen dugun estilora zen. Ez da diru kontua, kultura kontua baizik.
  • Urrestilako Biele enpresako Elias Badiolak aurkezpen majoa egin du. Oso praktikoa, beraiek berrikuntza eta I+G-a nola planteiatu eta egiten duten azaldu du. Doazen toki guztietan ikusi, ikasi eta saiatu hobetzen, bere produktuei aplikatuz. Garrantzitsuena kasu honetan ere ikerketa, berrikuntza eta zaintzarako enpresa kultura.

RSS-ak Teknikerreko albisteetan

Xabier Garcia de Kortazar-ek iragarri du RSS-ak ezarri berri dituztela Teknikerren webgunean .

Begiratzen ibili naiz eta nik uste oraingoz RSS-ak eskaintzen dituen euskal Zentro Teknologiko bakarra dela Tekniker. Harrigarria 2005 urtean.

Hauek behintzat hasi dira, ea besteak noiz!

Enviado por: Eneko Astigarraga. 23:50 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorra

Kaixo Eneko,

Lehenik eta behin eskertu jardunaldiari buruz emandako informazioarengatik, eta jakin benetan pozten naizela gure enfokearekin bat etortzeaz.

Bestalde, eta hau da nik argitu nahi nuena, hor aipatzen duzun "off the record" informazio hori da. Aipaturiko prezioa, plataforma teknologikoarena da, eta ez Vixia zerbitzuarena. Plataforma horrek hiru modulo ditu (ITPilo, Aracne eta Virtual DataPort), eta Vixia bezalako zerbitzua emateko hirurak dira beharrezkoak.

Besterik gabe, mila esker, eta beste bat arte.

Enviado por: Xabier Garcia de Kortazar Cuándo: 2005.10.10 09:57

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula