Prospectiva blog

2005eko urriaren 7a, ostirala

eu Etorkizunari begira

Argia Topaketak: Euskal Herria 2005 - 2025

Prospektiba saiakerak Argiaren eskutik

Argia Topaketak

Argia -ren eskutik prospektiba saiakera interesgarriak egun hauetan: Argia Topaketak: Euskal Herria 2005 - 2025 izenpean .

Uste baino azkarrago etorriko den 2025 urteari begira zer gerta daitekeen aztertzeko, Larrun gehigarria sortzeko erabiltzen den topaketa formatoa, baina etorkizunari begira enfokatua, erabiltzen dute Argia Topaketek.

Horretarako, iritzi sortzaile ezberdinak batu eta gai konkretu baten inguruan hausnarketa prospektiboa egitea eskatu eta, ondoren, elkarrizketan ipintzen ditu Argiak.

Oso ideia polita iruditu zait. Beharbada zatikako irudia emango du, jorratzen den gaiarena baino ez. Baina, ondo ezagutzen duten metodoa erabili, - Larrun formatoarena jarraitzen dute, beraz oso talde mugatuak dira, laupabost lagun baino ez -, eta emaitza onak aterako dituztelakoan nago.

Agian, hausnarketara deitutako askok aurrera egin baino gehiago, atzera begiratuko dute. Normala. Beti errazago egiten zaigu pasatutako esplikatzea, etortzekoa dena imajinatzea baino.

Hala ere, oso interesgarria eta gai gehiagorekin egin beharko litzatekeen ariketa da.

Euskal nazioa 2025ean

Lehendabiziko artikulu sorta kalean da: Euskal nazioa 2025ean . Prospekzio politikoa beraz.

Eta zegokion hausnarketa kolektiboa egiteko, urriaren 4an Bilboko La Bolsa Kultur Etxean, ondokoak batu ziren:

  • Josune Ariztondo (EAJ): Euskal nazio euskalduna eta integratzailea, herri borondatea duena oinarri
  • Uxue Barkos (Nafarroa Bai): Erronka berriak gainditzeko epea
  • Mertxe Colina (AB): Zer egin?
  • Begoña Errazti (EA): Helburua: erabakitze eskubidea gauzatzea
  • Aintzane Ezenarro (Aralar): Naziotasun ikuspegia ireki eta independentziaz bermatu
  • Jone Goirizelaia (Batasuna): Herri gisa dagozkigun eskubideak eraikiz.

Klik egin eta bakoitzak esan duena irakurri dezakezu. Iritziak faltan, akaso?

Datorren asteetan prospektiba gehiago Argian: Hizkuntza, Gizartea, Kultura.

Datozen asteetan gai interesgarri gehiagoren inguruan, prospektiba gehiago izango dugu Argiak antolatutako mahainguruetan. Gaiak hauek:

  • Hizkuntza Normalizazioa: nora eta nola?. Urriak 11an, 19:00etan. Gasteizko Villa Suso Jauregian. Partaideak: Joxe Jabier Iñigo, Paula Kasares, Miren Mateo eta Erramun Osa.
  • Gizarte Eredua: nora eta nola?. Urriak 18an, 20:00etan. Donibane Garaziko Herriko Etxeko Gela Nagusian. Partaideak: Mixel Berhokoirigoin (ELB), Rafa Diez (LAB) eta Joxe Elorrieta (ELA)
  • Kultur Sorkuntza: nora eta nola?. Urriak 25ean, 19:00etan. Iruñeko San Zernin Aretoan. Partaideak: Jose Ignazio Ansorena, Aingeru Epaltza, Tere Irastortza eta Xabier Mendiguren Elizegi.

Zorionak Argia!

Enviado por: Eneko Astigarraga. 23:55 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Argia Topaketak: Euskal Herria 2005 - 2025

Eskerrik asko Eneko Topaketei buruz egindako iruzkinengatik. Dagoeneko, lehen saioak -nazio eraikuntzarenak- bete du bere ziklo osoa: LARRUnen argitaratu, jende aurreko ekitaldia Bilbon eta honen kronika hurrengo ARGIAn (aste honetan kaleratuko da). Ponentziak hor dira, paperean eta sarean eta Bilboko ekitaldian 41 pertsona izan ziren. Gehiago ere nahiko genukeen, baina gaur egun hitzaldietan dabilen jendearekin gutxi ere ez da. Zalantza barik, gai oso zabala da, baina pista batzuk bederen atera zirelakoan nago.

Xabier Letona, ARGIAko zuzendaria.

Enviado por: Xabier Letona Cuándo: 2005.10.10 13:38

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula