Asteazkenean Enpresa Jardunaldia izan genuen Deustuko Unibertsitatean, ESTEko Loiola Centrum-ean.
Goizean Antonio Cancelo Eroski eta MCC Mondragon Corporación Cooperativa taldeetako Lehendakari ohia eta arratsaldean Martin Varsavsky (www.martinvarsavsky.net ) gaur egun FON La revolución WiFienpresa-mugimenduaren sortzailea eta bere garaian Jazztel edo ya.com bezalako enpresen sortzailea, izan genituen gure artean.
Azken honen hitzaldiaz Luistxorekin batera, Sustatu-n kontatu genuen zerbait, Fon, mapak, Martin Varsavsky eta gu mezuan.
ESTE-ko hitzaldietan mahaian egotea tokatu zitzaidan, Cancelorekin Gipuzkoa 2020 hausnarketan kolaboratu nuen eta oraintxe bertan CodeSyntaxen mapa FONeroak gabiltza egiten Varsavskyren FON ekimenarentzat. Beraz, ala, Eneko, mahaira esan zidaten ESTEn.
Hitzaldiak pulpitutik
Cancelok ondo ezagutzen du ESTE sarritan etorri delako bertara eta Loiola Centrum-ean egonda zen, baina argentinarrak aluzinatu egin zuen tokiarekin... pero .... ¿donde estoy? ¿qué es esto? galdetzen zuen behin eta berriro
Campus txikia da Donostikoa, eta toki gutxi dagoenez, "Loiola Centrum" izena duen eraikina, Aula Magna bezala erabiltzen dena, berez gero eta gutxiago erabiltzen zen/den eliza da.
Ondo prestatua eta eguneratua dago: telebista, wifi, proiektoreak, mikroak, pantaila erraldoiak, ... denetik, eraikin abanguardista eta apur bat arraroa da, baina eliza zen eta da.
Aurkezleen mahaia altarea da eta hizlariarena pulpitoa. Handik egin zuen berba Varsavskyk, eta asko ikusia da gizona, baina lehendabiziko aldiz hitz egin zuen pulpito batetik, eliza batean, Varsavskyk herenegun Donostian, zerbait berria beretzat :-)
Egia esan, Campus guztia nahiko "arraroa" dugu, nik uste Espainako Arkitektura Saria irabazi zuela, saiatu dira irisgarritasun arazoak konpontzen baina egia esan ez dakit gaur egun ergonomia edo akzesibilitate saririk irabaziko zuen. Hori bai, Campus arraroa baina polita da... nere gusturako, jakina.
Ezohizko espazio horretan oso ondo moldatu zen jendearengana hurbiltzeko eta mezua trasmititzeko, baina hasieran behintzat power pointa erabili zuen.... besteak beste CodeSyntaxek Tagzaniaren egokitzapen batekin egindako mapak erakusteko.
Esan bezala, goizean Eroski eta MCC-ko Lehendakaria izan zen Antonio Cancelo egon zen toki berean hitzaldia ematen eta, besteak beste, Eibarren Alfan praktikante moduan inyekzioak ipintzen eta Eroskiren sortzaile izan zen Juan XXIII kooperatiban lanean ibili zeneko ipuin politak kontatu zituen.
Ondo kontatzen ditu gauzak Cancelok eta gustora Eibarko ipuinak entzuten ni.
Cancelo eta Varsavsky, ez hain urruti
Oso ondo hitzaldi biak, eta harrigarria badirudi ere, gauza amankomun dexente ikusi nituen Varsavsky eta Canceloren artean:
- gauzak, legeak barne, aldatzeko borroka egin beharra, kooperatibak banaketa komertzialaren borrokan Eroskiren kasuan, telekomunikazioen arauetan FONen kasuan
- oinarrizko baloreen indarra, gaztetan ikasitakoak, hau Cancelok aipatu zuen bereziki, baina baita Varsavskyk ere.
- atzetik etorriaz, indar gehiagorekin sartzen dela sektoreetan haundien aurka lehiatzeko
- etengabeko berrikuntzaren beharra. Nahiz eta emaitza onak izan denbora gehiegi berdin jarraitzeak "burgestea" eta beherantz hastea dakarrela.
Entzuten egon ginan guztiok gustora, disfrutatu eta biekin asko ikasi genuen.
Technorati Tags: Deusto, ESTE, MCC, Eroski, FON
Comentarios
No hay comentarios.