Azken urteetan, Sustatun edo blog honetan hurrengo urterako sarean ikusi ditudan iragarpen teknologikoak jaso, eta ahal dudan neurrian Internet euskaldunari egokitzen saiatu naiz. Horregatik, denbora gutxiagorekin egia esan, aurten ere zeozer idaztera animatu naiz.
Uste dut iaz Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendi -kin batera egin genuen zerrenda ez zela hain oker geratu eta, gutxienez datorren urterako erreferentziak aipatu beharko ditugula aurten ere.
Iragarpenak Internet eta IKT-en arloan
Asko daude sarean, baina pare batekin geratzearren:
- Urtero bezala, John Battelle-k bere blogean sarean erreferentzia izaten den Predictions 2006 artikulua kaleratu du. Gainera elkarrizketa egin dio CNN-k, Google eta bilaketen etorkizunari buruz: The future of online search tag edo etiketak zer esana izango dute.
- Oso interesgarriak JL Orihuelaren 10 pronosticos para 2006 edo Atalaya blogeko Predicciones año 2006
- Momentuz, Red Herring, The Business of Technology-k segurtasun arloan, Top Security Trends for 2006 eta jokoen arloan, Top 5 Game Trends in 2006 eman daitezken joerak argitaratu ditu. Baina, Robin Good-ek bota ditu bereak.
Iragarpen teknologikoak maila orokorrean,
The Futurist-en urtean zehar jaso dituzten 10 ideia eta iragarpen nagusiak aipatzen dituzte: Top 10 Forecasts from Outlook 2006 . Maila orokorrekoak dira, nanoteknologiak, energia berriztagarriak, hezkuntza, osasuna, ... Baina, hamargarrenean Internet eta IKT-ekin zerikusia duen apunte bat, Software Libreak enplegu mailan izango duen eragina, alegia: 10. The open-source phenomenon will transform employment as radically as blogging has changed the fields of media and journalism.
Honetaz idatzi nuen aurrerago The future is Open gazteleraz egindako sarreran eta bai nik En el 2030..., y ¿trabajando? saiakeran eta bai Josu Azpillaga lankideak Etorkizuneko lana: software librearen mugimendutik ikasten , saiakeretan aipatu izan dugun gaia da. Ez dakit noraino eman daitekeen aldaketa, ez dut uste urte baten ikusi eta nabaritzeko modukoa izango denik, baina enpresa kudeaketaren arlotik hartuta oso interesgarria eta berritzailea izan daitekela iruditzen zait.
Internet Euskal Herrian 2006an?
Iazkoak kopiatzekotan egon naiz, indarrean izango direlako iaz aurtengo aipatutako joerak, baina zerbait nabarmentzeagatik, hone nere bi zentimokoak:
- Blogen hedapena jarraituko du, euskarazko blog gehiago zabalduko dira. Hezkuntza, kirola, musika edo elkartegintza eremu aproposak dirudite blogen sorrerarako, baina gaiei dagokionez ez dut ikusten mugarik. Ah! eta urte hasieran,
CodeSyntax-ek blog plataforma bat kaleratuko du, euskaraz eta blogak erraz-erraz sortzeko balioko duena :-) - Bilakaera honetan audio eta bideo formatoen erabilera goraka egingo du, badaude adibide batzuk baina euskarazko edukiekin Podcasting edo Bideocasting gehiago ikusiko dugu.
- Iaz esaten genuen bezala, Software soziala deitu izan denaren erabilera gehitu egingo da (wikiak, del.icio.us, blog kolektiboak, feed-ak, tagging-a orokorrean, ....) eremu guztietan: hezkuntzan, enpresan, erakundeetan, ... Ezaguera kudeatu, konpartitu eta praktikan lantzeko tresna egokiak direlako. Horren froga garbia, gero eta erabiltzaile euskaldun gehiago aurki daitezkela flickrren, del.icio.us-en edo bloglinesen. 2006an gehiago. Ez dakit 2006an horrelakoren bat euskarazko interfazearekin ikusiko dugun (ez dut uste egia esan) baina gutxienez bai Tagzania .
- Sareko neurketak. Orain arte ez dira larregi neurtu Interneterako egindako ahaleginak. Oinarrizko marketinerako ahaleginak izan dira, baina gero eta gehiago neurtuko dira bisitak, errentagarritasuna, ea ... Hau da, optimizazioa bilatuko da sarean egindako ahaleginei. Eta horretarako tresnak eta teknologiak erabiltzen hasiko dugu.
- Emakumeak eta Internet, orain arte datu guztiak zioten gizonekin konparatuz emakumeek oso gutxi erabiltzen zutela Internet. Joera aldatzen hasi da lurralde askotan, eta gurean ere emakume blogari edo Internet bidez erosketak egiten duten emakumeen kopurua goraka doa, eta goraka egingo du 2006an.
Iaz aipatutakoen arteko beste zenbait joera indarrean jarraituko dutela iruditzen zait:
- Internet lehen informazio iturria izango da gazteen artean.
- Software librea aurrera joko du.
- Sarerik gabeko Internet-en erabilera gehitu egingo da. Seguruenez, banda zabalerako sarbidea, oinarrizko azpiegitura bezala aldarrikatuko da eta horretarako, toki askotan, WIFI sareek ematen dute aukera errazena.
- Web zerbitzuak ugaritu egingo dira: protokolo ezberdinak erabiliz, XML-an oinarritutako aplikazioak landuko dira.
Seguruenez, gauza asko geratu dira aipatu gabe, joango gara zerrenda betetzen datozen egunetan eta pixkanaka, iaz esaten genuen bezala, hiztun kopuru oso mugatu izan arren, Interneteko eremu euskalduna osatzen.
Technorati Tags: iragarpenak, Internet, 2006
Comentarios
Re: 2006 urteari begira: zer berri?
super fantastic
Enviado por: happysam Cuándo: 2006.01.02 22:18
Irratsaioa aurten ere
Eta 2006ko hasiera honetan, egin beharko dugu beste horrelako ariketa bat. Urte berriari zer eskatu baino, zer ekarri dezakeen asmatzea ez da erraza izango baina.
Euskal Herrira egokitutako prospektiba ariketa egin beharko dugu, Eneko. Irratia.com teknologia berriak, kultura eta euskara uztartzen dituen saioa da, proposamen bat, eta euskarazko Internetgintzan, klabe batzuk behintzat, eman gura genituzke, aurten ere.
Badakigu hor, ondoan izango zarela. Beraz, hasi gidoia prestatzen. Mikroak eta kantuak gure kontu.
Enviado por: patxi gaztelumendi Cuándo: 2006.01.03 10:57