Prospectiva blog

2006ko otsailaren 9a, osteguna

eu

Eutopia eta distopia

Utopiak aldaketak eta iraultzak bultzatzeko indar ahaltsuak dira, baina Jordi Serra prospektibista katalandarrak dioen bezala normalean balore karga handia daramate eta ondorioz, iritzi biszeralak sortarazten dituzte.

Utopiak etorkizuna aurreikusteko elementu interesgarriak diren arren, ez dute zerikusi handia prospektibarekin. Prospektiba, utopia ez bezala, etorkizuneko ziurgabetasunak murriztu eta kudeatzeko erabiltzen da.

Utopiek etorkizuneko irudiak, etorkizuneko ezenategiak eta, beharbada, helburuak definitzeko balioa izan ditzakete, egia da. Baina, azken boladan distopia (utopia negatiboa) eta eutopia (utopia positiboa) termino eta kontzeptuak bereizten dira etorkizunari buruzko lanetan, Future Studies delakoetan.

Zientzia-fikzioak nagusiki distopiak jorratzen dituen bitartean, prospektibak eutopiak errealitate bihurtzeko lan egin beharko luke.

Wikipedian begiratu eta termino biak ageri dira. Eutopia sarrera utopia terminora berdideratuta dago ingelesez, esanahi berdina onartzen zaielako, eta distopia terminoa zientzia-fikzioari lotuta ageri da, batez ere espainolezko wikipedian : La ciencia ficción postapocalíptica se caracteriza por transcurrir frecuentemente en una distopía dio.

Besteak beste, Jack London-en El talón de hierro (The Iron Heel), Aldous Huxley-en Bai Mundu Berria (Brave New World) , George Orwell-en 1984, Ray Bradbury-en Fahrenheit 451, Anthony Burgess-en La naranja mecánica (A Clockwork Orange), Philip K. Dick-en ¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas? (Do Androids Dream of Electric Sheep?) Blade Runner-en oinarria, Gibson-en Neuromante (Neuromancer) eleberriak, The Matrix filma, komikiak (Watchmen edo Akira) ... eta abar sailkatzen dituzte distopien artean.

Beno, eta utopien artean, onenak ... Patxitraperorenak jakina!!


Technorati Tags: , , , ,,

Enviado por: Eneko Astigarraga. 03:33 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Eutopia eta distopia

Utopia gehienek ez dute argirik ikusiko, baina batzuk bai, utopia izateari utziko diote.

Eszeptiko praktiko, ala ameslari zoro. Nik bigarrena nahiago, beti.

Ameslari zoro eutopikoren bati esker ari gera, bata Eibarren, bestea Zumarragan, alkarren idatziak irakurtzen ;-)

Enviado por: Patxi Cuándo: 2006.02.09 10:26

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula