nEwCON Zentro berriaren barne aurkezpen interesgarria izan genuen ostiralean ESTEn.
Ia urte osoa darama nEwCON-en lanean momentuz Paul San Sebastian, Isabel Fernandez, Yovanni Castro, Iratxe Esnaola eta Anaïs Iglesias-ek osatzen duten taldeak. Zentro berriari forma ematen ibili dira: ideietan, ikerketetan eta bestelako proiektuetan lanean.
nEwCON zentroa Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean dago eta esan bezala Deustu Fundazioaren barnean kokatzen da.
Matteo Ricci eraikineko Areto Digitalean fakultateko irakasleei egin ziguten aurkezpen ekitaldian zentro berriaren helburuak, jarduteko esparruak, orain arte hautatutako ikerlerroak, ikerketa, transferentzia eta zabalkundeko proiektuak eta zentroaren etorkizunari buruz aritu ziren Jose María Guibert Campuseko Errektoreordea eta argazkian ageri den Paul San Sebastian.
Birtualki, hau da pantailetan eta bideo bitartez, Alfons Cornella eta Jose Luis Larrearen laguntza izan zuten.
Laburtuta, Unibertsitatea - gure kasuan ESTE Ekonomia eta enpresa fakultatea -, ikerketa eta enpresa mundua hurbiltzeko ideia interesgarria dirudi, eta dagoeneko zenbait proiektu eta iNNoVaNDiS bezalako abenturak martxan ipini dituzte.
Animoso ikusi nituen partaideak, ideiak eta proiektuak martxan ipintzeko gogo handiarekin. Animo, bada!
Technorati Tags: newcon, ESTE, Deusto
Comentarios
Izena
Kaixo Eneko:
Ez zait izena gustatzen. "Neocon" estatubatuarretik gertuegi (Bush eta haren lagun ultraeskuindar guztiak).
Pentsatzeko modukoa izan daiteke, ezta?
Enviado por: iturri Cuándo: 2006.03.05 11:07
Re: nEwCON Zentroa
humm ... lasai Iturri, ez dauka zerikusirik ;-)
izenaren "ON" hori azpimarratu zuten. Modan dago (Endesa, E.ON energia enpresa,...), baina azaldu zutenez "ON" horrekin (aparatu gehienak duten bezala) martxan daudela adierazi nahi dute. "E" zentroa batez ere "electronics" eta "IKT"ekin lotzeko asmoagatik eta "New" berria delako.
Ez da erraza izenak asmatzea. Komentatuko diet dena den.
Enviado por: Eneko Cuándo: 2006.03.05 12:08