Prospectiva blog

2006ko martxoaren 11, larunbata

eu

Komunikaldiak 06: Komunikazio korporatiboa XXI mendean

Komunikazio korporatiboa izan dute aztergai M.U.ko HUHEZI Fakultatean antolatutako Komunikaldiak 06 jardunaldian. Bakarrik goizean egon naiz, baina hiru hitzaldi, proposamen edo hausnarketa interesgarriak entzun ditut: Ana Urkiza, Pili Kaltzada eta Eduardo García Matilla-renak. Arratsalden jarraitu dute baina ezin izan naiz geratu.

Zorionez, dagoeneko HUHEZIko Gizakom blogean hiru hitzaldien laburpenak daude:

Hirurak oso interesgarriak. Esandakoaren artean etorkizuneko joerak azpimarratu nahiean edo, hona nere laburpentxoa:

Ana Urkizak Komunikazioari buruzko hausnarketa sistematikoa eta interesgarria egin du. Etorkizunari begira, aro berrian hartzailea inteligenteagoa eta hurbilago dugula, bezeroa gureganatu eta integratu, eta komunikazioak gendearen bihotzean eragin behar duelaren ideia azpimarratuko nuke.

Pili Kaltzada gizarte erantzukizunari buruz aritu da. Normalean, Ekonomi eta Enpresa Fakultateetan kausa duen marketing-etik, marketing sozialetik (enpresak gobernuz kanpokoko erakundeak edo gizarte ekimenak finantziatetik) gizarte erantzunkizunari eman den bidea aztertzen da, baina Pilik bere esperientziatik abiatuz Gizarte Erantzunkizunaren neurketa eta enfoke orokorra aurkeztu digu, enpresetan sortzen duen arazoak eta ematen dituen aukerak aurkeztuz, eta komunikazio korporatiboarekin lotuz. Kalitatearekin gerta zen bezala, modetatik gain, geratzeko etorri den enfoke eta kontzeptua dela eta jorratzeko bide luzea dagoela azpimarratu du.

García Matillak anekdotaz eta adibidez ondo jantzitako aurkezpena eskeini du. VideoRating programa ikusgarria aurkeztu du. Segunduka telebista audientziak jarraitzeko eta audientzia aldaketak (zapping-ak) aztertzeko kapaza den programa. Izugarria. Komunikabideetan, telebistetan batik bat, aldaketak sakonak datozela azpimarratu du, oraindik XX mendeko ikuspegia dugun bitartean. Gaur egun edukiak dira "petroleoa". Eta teknologia berriak direla medio edukien kontrola eta ekoizpena gero eta gehiago hiritarren eskuetan daude. Hor ere aldaketa, mediak monopolistikoak izatetik egoera anitzago baterantz goaz, eta horrek enpresa eta anuntziantzeetan eragina izango du.

Askoz gauza gehiago esan dira jardunaldietan, baina zorionez ia den-dena aipatutako blogean dago.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 01:41 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula