Prospectiva blog

2006ko martxoaren 17a, ostirala

eu

Gipuzkoa Berritzen (2)

Gipuzkoa Berritzen proiektuari buruzko informazioa osatuz, gaur Berriak Gipuzkoa.net boletinean kaleratutako albistean aipatzen dira berehala abian jarriko diren ekintzak:

  • Gipuzkoan Berrikuntza Sustatzeko Taldea sortzea, ekintza berritzaileak eta ekintzaileak sustatzeko, koordinatzeko, eta ebaluatzeko.
  • Enpresen sorrera eta ekintza berritzaileen hazkundea bultzatzea, tresna eta bitartekari aipagarriak garatuz.
  • Berrikuntza erakundeen lehiakortasunerako estrategiari eta operazio kudeaketari txertatzea.
  • Indarrean dagoen Arrisku-Kapitalaren sistema indartzea, sektore publikoa nahiz pribatua egon daitezen bultzatuz.
  • Zerga eta kontabilitate araudi bat aztertzea eta proposatzea, I+G+B proiektuak sustatzeko helburuarekin.
  • Hainbat jarduera finantzatzea ikerketa proiektuen emaitzak industrializatzeko, patenteak eskatzeko, eta, ahal bada, nazioarte mailan merkaturatzeko.
  • Berrikuntza Sarearen koordinazioa indartzea, Zientzia-Teknologia-Enpresa sistemako eragile guztiak biltzen baititu.
  • Beren I+G unitatea duten Gipuzkoako enpresen artean laneko foro bat sortzea, esperientziak trukatzeko, oro har, eta produktu eta enpresa berriak sortzeko prozesuari lotuta, bereziki.
  • Berrikuntza sistemako eragile guztiek berrikuntzari laguntzeko jarduerak egin ditzaten sustatzea, berrikuntza taldeen bitartez.
  • Ikerlarien eta teknologoen mugikortasuna sustatzea, teknologia zentroetako eta unibertsitateetako langile espezializatuek enpresetan aldi baterako egonaldiak egin ditzaten lagunduz eta finantzatuz, (eta alderantziz) enpresentzako proiektu estrategikoak presta ditzaten.

Printzipioz, jokoa eman dezaketen ekintzak. Info gehiago Gipuzkoa Berritzen edo proiektuaren webgunean


Technorati Tags: , ,

Enviado por: Eneko Astigarraga. 14:01 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula