Azken boladan Chernobileko hondamendiaren 20. urteaurrena ospatu denez, Energiaren inguruko eztabaidetan gabiltza.
Badirudi epe luzera begira erregai fosiletan oinarritutako energiak ez dutela etorkizun gehigirik eta, iraganean izandako arazo larriengatik eta berriztagarria ez delako, ezta nuklearrak. Horregatik energia berriztagarrietan jarrita ditugu itxaropenak.
Baina azken hauek gaur egun zeharkako arazoak sortzen dituzte energia sorkuntzan. Esate baterako, askoren gustokoak ez diren aerogeneradore titanikoak gure mendietan edota urtegi erraldoiak era zentralizatuan energia lortzeko.
Baina, egun hauetan XCO2 izeneko enpresa britaniarrak Quietrevolution izeneko aero-turbina bertikal berria asmatu du. Propaganda dioenez eta argazkietan ikus daitekenez, haize indar elegantea da. Isila, elegantea eta, gainera, argiarekin (LEDs, Light Emitting Diodes) konbinatu daiteke energia ekoizten duen bitartean argazkian ageri diren diseinuzko efektuak sortzeko. Egia esan, ez dira txikiak, 14 metro inguru, baina batzuren ustez, dotoreak dira eta kaleetan ipintzeko modukoak.
Aurten hasiko dira instalazioekin, baina harrera ona izan dute Quietrevolution delakoak. Generadoreen prezioa 30.000 libra da, bi urteko garantia dute eta urtean 10.000 kW ekoiztuz gero, Ingalaterrako elektrizitate prezioarekin aparatu bakoitza 15 urtetan amortizatuko dela aurreikusten dute.
Seguru nago, etorkizunean aurrerapen asko ikusiko ditugu energia berriztagarrien inguruan... tamaina txikiko ekoizpenen aldera, kontsumotik gertuago, iraunarazpena, nanoteknologiak, errendimendu askoz hobeak,... Horretaz gain, petroleoaren prezioaren igoerekin, martxa honetan biodiesela ekoiztea laster errentagarria izango da.
Aldaketak jarraitzeko World Changing. Another world is here blog gomendagarria da.
Info gehiago Quietrevolution inguruan:
- World Changing: A Newly Electric Green. Sustainable Energy, Resources and Design
- Juan Freire La revolución silenciosa de la tecnología efímera: los nuevos aerogeneradores
Technorati Tags: prospektiba, energia, etorkizuna
Comentarios
Re: QuietRevolution : aukera berriak energia berriztagarrietan
Zure artikuluaren amaieran adierazten duzunaren ildotik, honatx hemen Prism Solar Technologies enpresa estatu batuarrak garatu duen beste proiektu interesgarri bat. Hologramak erabiliz xafla fotoboltaikoen diru kostua dezente jaistea lortu dute. Nahiz eta energi ekoizpenean etekin handiagorik lortu ez, gutxienez eguzki panelen kostua dezente merkeagotzea lortu dezakete. Zalantzarik gabe, honek energia berriztagarrietara pasako diren bezero multzoaren handiatzea ekarriko du.
Enviado por: jolaus Cuándo: 2006.05.03 22:33
Re: QuietRevolution : aukera berriak energia berriztagarrietan
Mila esker informazioagatik. Eguzki paneletan berrikuntza asko ematen ari dira, bai. Errendimentu eta bestelako funtzionalitateen aldetik. Dena beharko da.
Enviado por: Eneko Cuándo: 2006.05.04 18:42