Prospectiva blog

2006ko ekainaren 15a, osteguna

eu

Premina berriak eta aldaketak informazio sektorean

Internet Actu aldizkari digitalean deigarri egin zaidan konparaketa ikusi dut: Maslow famatuaren preminen piramidean oinarriturik, informazio kontsumoaren beharren piramidea asmatu omen du Cnet Networks France-ko zuzendaria eta Online Publishers Association Europe-ko azpi-lehendakaria den Julien Jacob-ek.

Maslowena bezala, azpiko premiak asetzen dituzun neurrian, piramidean gorago daudenak asetzeko baharra duzula dio Jacobek. Ez dakit, ez dut hain argi ikusten nik, baina baliteke, dudarik gabe gaiaren inguruan aditutzat jo behar dugu Julien Jacob eta.

Dena den, aurkezpen interesgarria aurkeztu zuen UpFing06 bilkuran , komunikazioaren sektoreko datu eta aurreikuspen interesgarriekin: Entre Net et médias, un modèle de medias low-cost ? Ou média 2.0 ? eta hemen dago (Baina ADI: 1,4 MB dira).

Gauza askoren artean, pare bat datu aipagarri:

  • erabiltzailea aldatu egin da, bere beharrak ere.
  • sektorearen balore erantsiaren katean, aldaketak ematen ari dira. Kazetaritza edukia beherantz, eduki komertziala eta erabiltzaileek sortutako edukiak oraindik txikiak izan arren, goraka doaz taldeko medio guztietan. Merkatal edukia %4tik %12ra eta erabiltzailearena 0tik %10aren ingurura pasatuko dira 2006 eta 2009 urteko tartean.
  • 10 urte barru, Internet izango da publizitate soporte nagusia.


Technorati Tags: , ,

Enviado por: Eneko Astigarraga. 18:56 | Permalink | Comentarios (1)

Comentarios

Re: Premina berriak eta aldaketak informazio sektorean

Ez dakit piramide horrekin ados nagoen. Interneten ezaugarri nagusiena oraindik ere estrukturatu gabeko informazioz betea dagoela da, horrek besteak beste esan nahi du behe parteko informazioa eta goi partekoa leku berdinean daudela, beraz ezin daitekela hain errez egin informazio kontsumitzaileen klasifikazioa, geroz eta nekezago ikusten dut piramidea.

Enviado por: Boca Dorada Cuándo: 2006.06.19 13:48

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula