Prospectiva blog

2006ko irailaren 22a, ostirala

eu

Urteko liburu onenak enpresa arloan

Urtero Financial Times finantzial egunkariak eta Goldman Sachs inbertsio bankoak, bere ustetan negozio edo enpresa arloko liburu onenak direnak saritzen dituzte. Enpresarako eta ESTEko klaseetarako kudeaketa eta enpresa gaietan azken joera eta teoriak ezagutzea ondo datorrenez, liburu hauetan esaten denari adi egotea komeni zaigu.

Aurten finalerako hautatu dituzten liburuen artean, joan zen egunean aipatu genuen Chris Anderson-en The Long Tail dago. Blog Salmon -etik hartuta, zerrenda osoa hau da:

  • The Long Tail, Chris Anderson. Negozioak Internet garaian.
  • Small Giants, Bo Burlingham. Hasi nahi ez dutenen AEBko 14 enpresen ikuspuntua. Txikia izatearen abantailak goraipatzen dute.
  • China Shakes the World, James Kynge. Txinak dituen indar eta ahuldadeen azterketa.
  • The Wal-Mart Effect, Charles Fishman. Izen bereko enpresaren barne-ikuspegia.
  • The Box, Mark Levinson. Itsas garraioan eman den iraultzaren azterketa.

Printzipioz, ukitzen dituzten gaiengatik, lehengo hirurak iruditzen zaizkit interesgarrienak, baina liburuak saritzeko arauak honako hauek dira:

  • liburua 3 urte barru gogoan izateko posibilitatea
  • munduari buruzko dugun pentsakeran erabateko aldaketa sortarazi digun, eta
  • liburuan dagoen zerbaitek gauzak beste modu batera egitea eragingo duen edo ez.

Liburu irabazlearen izena datorren hilean jakingo dugu ...

Iturria: Blog Salmon Los mejores libros de negocios de 2006


Technorati Tags: , ,

Enviado por: Eneko Astigarraga. 00:44 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula