Sustatuko Jamaika atalean Software Sozialari buruz Joxe Aranzabalek eta beste hamaika lagunek gehitutako artikulu interesgarria ikusi dut: Tracing the Evolution of Social Software
Software soziala kontzeptuaren bilakaeraren azterketa egiten da artikuluan. Baina, bilakaera ezezik etorkizunari buruzko gogoetatxo interesgarria ere egiten da artikuluan: 2010 — Future Thoughts on Social Software.
Laburbilduz: Software sozialaren etorkizunetaz kezkatuta agertzen da egilea. Terminologikoki eta kontzeptualki onarpena eta abegi ona lortzeko hainbeste borrokatu duen Software Sozialak, ez ote den bukatuko, uselessness edo groupware legez, produktu, izen edo marka komertzial hutsa izaten beldur da Christopher Allen .
Zorionez, beste ikuspuntu batzuetatik Ezagueraren kudeaketarekin , erakunde ikasketarekin edo elkarlanaren kulturarekin lotu dute Software sozialaren etorkizuna.
Gehituta: 2004/10/18
Erantzunetan adierazten didaten bezala, Blog komunitate honetan Gizarte-softwarearen garaia. Ezagutzaren kudeaketari deitzeko modu berriak izeneko artikulua idatzi zuen Luistxok bere blogean duela hilebete batzuk.
Hausnarketa orokorra kontzeptu bien arteko loturari buruz eta adibide praktikoarekin gainera.
Comentarios
Re: Software Soziala: bilakaera eta etorkizuna
listo, Eneko, larunbatean mezu bat sartu dut ostiraleko datarekin eta ostiraleko agertu da
eskerrik asko
Enviado por: mzap Cuándo: 2004.10.16 12:34
Software Soziala eta ezagueraren kudeaketa
Knowledge Management (KM) delakoarekin lotzearena niri ere okurritu zitzaidan, nire blog sarrera honetan:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/112
Hala ere, ematen duzun lotura, How to save the world blog-ekoa, oso interesgarria da, izatez, neurea baino urtebete lehenagokoa... Hori bai, zin dagit hura irakurri barik idatzi nuela neurea.
Enviado por: Luistxo Cuándo: 2004.10.18 09:15