Aurrerago aipatu zen blog honetan Neuromarketing-a, etorkizunean marketing-a astinduko dituzten teknologia eta joeren artean, baina...
erreala da neuromarketina?
Aurreragoko blog sarreran horretan aipatzen zen CMO aldizkariko Future Shock artikulutik aparte, The Economist, New Scientist edo Newsweek bezalako argitalpen garrantzitsuak gai bezala hartu dute bere artikuluentzat.
Adibidez, Inside the mind of the consumer (Kontsumitsailearen buru barruan, The Economist), They know what you want (Zer nahi duzun dakite, New Scientist), edo Pushing the Buy (Erosketak bultzatzen Newsweek). Beraz, horrelako argitalpenen arreta lortu badu, kontutan izateko gaia dirudi.
Gainera, gure inguruan, aste honetan Zientzia.net, zientzia eta teknologiaren atariak, 7K-tik hartutako artikulua argitaratu du: Neuromarketina: etorkizuneko ogibidea (Ezin eman 7K-ko erreferentzia zuzena, ez bait du Interneteko eremurik).
Ez dakizula zer ikasketa aukeratu? Hemen duzu proposamen bat: neuromarketina. Alegia, garuna ikertzeko erabiltzen diren teknikak marketinean aplikatzea. Kontsumitzailea gauza bat ala bestea erostera zerk bultzatzen duen jakitea da helburua, eta, horretarako, orain arte medikuntzan erabili diren teknikez baliatzen ari dira. Gurea kontsumo-gizartea denez, badirudi dezenteko arrakasta izan dezakeela, nahiz eta etikoki eztabaidagarria den batzuentzat, adierazten da artikuluaren sarreran.
Esaten genuen bezala, Neuromarketing-a gogor datorren kontzeptu berria da. Saltzea bezeroa seduzitzea da. Beraz, merkataritzan bezeroaren erosketa gogoa astindu eta bultzatzea da garrantzitsuena. Nola sakatzen dugu Erosi! botoia? Teknika berriak erosketa prozesuan gure burmuinen funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko: zer gertatzen da gure burmuinek erostera (edo beste edozein erabaki hartzera) bultzatzen gaituztenean. Hori jakiteko elkarrizketak ez dira nahikoak, marketingera zuzendutako ikerkuntza neurologikoa sortzen ari da.
Babbage, de Coulomb, Taylor, Fayol, ...-en denboretatik, enpresen kudeaketari ikuspegi zientifikoa (scientific management) ematen saiatu zirenetik, marketina izan daiteke, eta Mintzberg-ek management eta estrategiari buruz dioena salbu, oraindik arte edo arte-lanaren kutsu gehien duen enpresa arloa. Beharbada, neuromarketinak "zientifikotu" egin ditzake zerbait?
Etokizunean ikerketarako eta lanerako eremua izango dela, ezin ukatu.
Comentarios
No hay comentarios.