Prospectiva blog

2004ko urriaren 25a, astelehena

eu Etorkizunari begira Berriak

World Robotics 2004

2007rako lantegietan robotak gizakiak baino merkagoak. Etxeetan, otsein berriak

Egun hauetan, Nazio Batuetako UNECE erakundeak (United Nations Economic Commission for Europe) robotikaren estatistikak, aplikazioa eta epe laburrerako aurreikuspenak jasotzen duen txostena kaleratu du: World Robotics 2004 – Statistics, Market Analysis, Forecast, Case Studies and Profitability.

Txosten horri buruz, web bidez UNECE-k kaleratu duen prentsa oharrean laburpen interesgarriak daude .pdf formatoan. Gaiaren arabera, laburpenak ingelesez, frantsesez, alemanez, italianoz eta espainolez daude.

Robotak industrian

Espainolez dagoen laburpenetik (249 KB .pdf-a formatuan) datu batzuk:

  • Robot industrialetan eman den inbertsioak izugarri igo du azken urteetan. Hurrengo 2004-2007 urteetan, Europar Batasunean portzentaia urtero %7a igotzea espero da.
  • Robotak gero eta hobeak dira (se produjeron mejoras espectaculares en el rendimiento de los robots - se hicieron más rápidos, más fiables, más exactos, más versátiles y se equiparon con procesadores mas potentes, incluyendo interacción de sensores (sic)), eta askoz merkeagoak dira: hamar urteetan, erlatiboki ia prezio laurdenera jaitsi direlako.
  • Langileen soldatekin konparatuz, gero eta merkeagoak dira: En comparacion con la mano de obra, los robots son cada vez más economicos (sic).
  • Automozio sektorean eta soldadura eta plastiko moldegintzan dira erabilienak
  • Europar Batasunean, Alemania da pertsoneko robot gehien duen lurraldea, baina Japonen gehiago erabiltzen dira.

Otsein berriak: Robotak etxeetan 2007rako

World Robotics 2004 txostenak industriara zuzendutako robotak aztertzen ditu nagusiki, baina era berean roboten erabilera beste eremu batzuetan aipatzen du.

Txostenetik ateratako informazioarekin, ostiralean BBC News-ek Robots set to get homely by 2007 albistea osatzen zuen. Hau da, 2007rako robotak etxeetan laguntzen iragartzen zuen albistea.

Izan ere, World Robotics 2004 txostenaren arabera, 2007 urtean 4,1 miloi robot izango dira etxeetan lanean. Ez dira izango robot humanoideak baina garbiketan, segurtasunean eta aisialdian lagunduko dizkigute, hiru urte barru inteligenteagoak eta merkeagoak bihurtzen direnean.

Robotak paralisia jasan dutenei laguntzeko

Duela gutxi irakurri nuen, oraindik garestiak badira ere, robotak paralisia jasan dutenei laguntzeko erabiltzen hasiak direla. Lehendabiziko esperientziak martxan daude, esate baterako Lokomat sistema suidarrarekin.

Baina esan bezala, oraindik oso garestiak dira: 250.000 dolar robot-sistema bakoitzeko, behintzat Dallas -en erosi dituztenak.

Etorkizunerako joerak

Worl Robotics-ek etzidamurako, 2007rako, egin ditu aurreikuspenak eta, seguruenez, joera areagotu egingo da hurrengo urteetan 2007-2010-2015. Industriarako iragarritako igoera tasarekin, robot parkea erraz bikoiztu daiteke 9-10 urteko epean.

Etorkizunari begira eta etxeei dagokionez, industrian izan duten prezio jaitsierak ikusita, urte gutxitan prestazioak hobeak izango direla aurreikusita eta etxeen merkatua handia dela jakinda, badirudi laster izango ditugula otsein robotizatu berri hauek gure artean.

Baina, nik uste azken finean 2007ko etxeetako robotak , gaur egun erabiltzen dugun tresneriaren hobekuntza logikoa baino ez direla izango.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 23:25 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula