Prospectiva blog

2004ko urriaren 28a, osteguna

eu Etorkizunari begira Berriak

Enpresa Berritzailerantz

IKERLANeko Juan Carlos Beitialarrangoitia-ren artikulu interesgarria eta jardunaldia

IKERLAN Ikerkuntza Zentruko Juan Carlos Beitialarrangoitiak idatzitako artikulu interesgarria zabaldu du Ezagutzaren Klusterrak, EAE-ko enpresen berritze-beharra aipatuz.

Besteak beste, Beitialarrangoitiak azaltzen du nola zenbait prospektiba-lanek jasotako joeren arabera, etorkizunean garrantzi handia izango duten berrikuntzaren inguruko funtsezko kontzeptu batzuk eta berritzera bultzatzen duten zenbait egoera aipatu daitezken:

  • Zerbitzuaren kontzeptua (produktu hedatua: normalean banatuta egon ohi diren produktuak eta zerbitzuak konbinatzea).
  • Balioaren kontzeptu berriak (nola garatu esperientziak bezeroekin).
  • Globalizazioa-deslokalizazioa eta balio erantsi handiko produktuen eta teknologien beharra.
  • Egonkortasunik gabeko konkurrentzia-egoerak.
  • Malgutasuna eta erantzun azkarra etengabeko erronken aurrean.
  • Ezagutzan oinarritutako enpresa.

Aurreko mezu batean aipatzen genuen Proaktibotasuna bultzatzeko berrikuntza-ereduak zabaltzeko beharra ikusten du egileak, baina Ikerlanen egindako ikerketetan ikusitakoaren arabera, enpresen beharretarako teorikoegiak dira eredu horiek eta enpresek praktikotasun handiagoko ikuspuntuak bilatzen dituztela.

Beraz, teoria eta praktikotasunaren arteko oreka bilatu beharra dago eta horretarako erreferentzia-ereduak pertsonalizatzea, enpresa bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko, berrikuntza martxan jartzeko metodoa eskaintzea, batez ere enpresen "Oso ondo, baina nola aplika dezaket hori?" galderari erantzuteko, berrikuntza martxan jartzeko, enpresaren estrategiak ezarritako konkurrentzia-bereizgarritasuna indartzea, motibazioa eta enpresa kultura lantzea eta berrikutzaren integrazioa, berrikuntza bultzatzen duten antolaketa, epe luzerako lankidetza-esparruak antolatu edo sensibilizazioareko ekintzak proposatzen ditu.

Berrikuntza Mintegia: Zaintzea, Sormena eta Roadmappinga mintegia.

Sensibilizazio ekintzen artean kokatzen den jardunaldia antolatu du Ikerlanek kontzeptualik aurreratuenak eta enpresetan egindako praktika errealak aurkeztuko diren mintegia, Enpresa-ereduak eta proposamen metodologikoak, alegia.

Mintegia Arrasaten izango da azaroaren 10ean, eta egitarau osoa hemen dago (120 KB .pdf formatoa)

Enviado por: Eneko Astigarraga. 17:33 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula