Prospectiva blog

2004ko urriaren 28a, osteguna

eu Etorkizunari begira Berriak

Produktibitate eta berrikuntza sareak

Alfons Cornella-ren hitzaldiaren laburpena

Gaur goizean Enpresa Digitala ekimenaren eskutik, berriro bisitatu digu Internet munduan berritzaile izan den Alfons Cornella fisikalaria. Cornella-k 1995 urtean Extra-net! mezuekin hasi eta gaur egun infonomia.com ekimenaren sortzailetarikoa da. Produktibitate eta berrikuntza sareen inguruan bere esperientzia eta ideien berri eman digu, ordu eta erdiko hitzaldi, beti bezala, interesgarri batean.

Infonomia.com proiektuaren bitartez, azken bi urteetan, teknologia digitalen erabilera azkarragatik nabarmendu direlako, sektore pribatu eta publikoko 120 bat enpresa eta erakunderen kasuak identifikatu eta dokumentatu ondoren, ezaguera handia du Alfons Cornellák enpresa ezberdinetan IT teknologien erabilerari buruz.

Merkatuaren eskaera: enpresa berritzaile eta produktiboak

Merkatuak enpresa berritzaile eta produktiboak eskatzen ditu, baina honek etorkizunean gainditu beharko den kontraesana sortzen du enpresetan: produktibitateak zero akats eskatzen ditu, eta aldiz berrikuntzan arrakastatsua izateko askotan frogak egin, ideia asko sortu, erroreak izan eta behin eta berriro zuzentzea eta hobetzea behar ditugu.

Ondorio garrantzitsua, beraz: argi eta garbi bereiztu behar dira negozioa esplotatzeko (produktibitatearen aldetik) teknologien aplikazioak eta ideia berriak esploratzekoak (berrikuntza aldetik).

Produktibitatea eta Berrikuntzaren iturri ezberdinak

Produktibitatea hobetzeko produktu, tresna edo tecnología asko daude (400 baino gehiago identifikatita dituzte: messenger, IP telefonia - Skype-, etabar) baina ez direnak erabiltzen ez baldin badaude produktibitatea hobetzeko estrategia batean barneratuta.

Aztertutako enpresen ereduak azkar aurkeztuz, berrikuntzak hornitzaileen aldetik (SCM, B2B, logística koordinazioa, merkatu digitalak, inbentario integrazioak), bezeroaren aldetik (B2C, CRM,..), partner-etatik edo empresa barnetik (ERP edo etorkizunean garrantzia hartuko duen PLM – Produktuaren bizitza zikloaren kudeaketa) etor daitezkela aipatu du.

Merkatuak ezberdinak ikusi behar gaitu eta balorea sortu behar dugu

Bestalde, Cornellaren ustez, teknologiak ez dauka garrantzi handiegirik, palanka bat baino ez da. Gaur egun, merkatuak ezberdinak ikusi behar gaitu eta teknologia faktore diferentziatzailea izan badaiteke ere, estrategia da garrantzitsuena.

Beraz, galdera garrantzitsua egin behar diogu gure buruari: zer dakigu ondo egiten? Hortik, etorkizunean zer egin dezakegun ondo jakin ahal izango dugu eta gure ahalmenetan oinarriturik bezeroari balore berria eskein diezaiokegu.

Azken finean, enpresak guztientzat (bezero, enpresa, partner, hornitzaile, ...) balore sorreran fokalisatu behar da. Horretarako, besteen praktika onenetatik ikasi eta norberak ikasteko frogak egin behar dira, ez dago beste biderik.

Enviado por: Eneko Astigarraga. 20:33 | Permalink | Comentarios (0)

Comentarios

No hay comentarios.

Responder con un comentario







2+3 en letra y en minuscula